Cádizko Gorteak, Konstituzioa eta Independentzia Gerra Euskal Herrian
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,96 KB
Cádizko Gorteak (1810-1813)
Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zegoela herria nola gidatu erabakitzeko. Erabakiak bozketa bidez hartzea ideia iraultzailea zen.
Frantsesek Andaluzian zuten indarra zela eta, Cadizen bildu zituzten Gorteak. Cadiz hiri liberala zen, bertan bildu baitziren burgesia merkataria, atzerriko merkatariak, eta gerratik ihesi joandako liberal eta erreformista ilustratuak.
Bi helbururekin bildu ziren:
- Errege berria izendatzea.
- Zerga sistema berria ezartzea/berrikustea.
Ideia Liberalak
Hauek ziren ideia liberal nagusiak:
- Eskubideak: berdintasun juridikoa, inprimatze askatasuna (adierazpen askatasuna), hezkuntzarako eskubidea.
- Ezabatu nahi zirenak/Mugak: jauntxoen eta kleroaren jaun-eskubideak, barneko muga-zergak, gremioak (sektore bereko langileak), Inkisizioa.
Ideia Absolutistak
Absolutistek, berriz, Espainia katoliko konfesionala izatea eta talde pribilegiatuek ondasun pribilegiatuak mantentzea (lurrak, jauregiak, etxeak, etab.) defendatzen zuten.
Hiritar gutxi zeuden printzipio liberal iraultzaileen alde; gehienek katolikotasuna babesten zuten, eta antiklerikalismoa eta laikotasuna baztertzen zituzten.
Cádizko Konstituzioa (1812)
Konstituzio honetan, 1810etik diputatuek proposatutako guztia onartu zen. Era berean, Milizia Nazionala (polizia) eta askatasun ekonomikoa lehen aldiz onartu ziren.
Konstituzio honen aplikazioa urria izan bazen ere, haren eragina funtsezkoa izan zen munduko konstituzio liberal guztietan. Nagusi izan ziren oinarriak:
- Nazioaren burujabetasuna.
- Gorteen ordezkaritza.
- Aginpide banaketa:
- Betearazlea (erregea)
- Legegilea (Gorteak)
- Judiziala
Ordezkaritza eskubidea gizonezkoentzako zeharkako sufragio unibertsalaren bidez aukeratutako diputatu batzuek eskuratu zuten. Gainera, ez zen Euskal Foru erregimenari buruzko aipamenik egiten; ez zituzten Foruak berresten ezta indargabetzen ere.
Independentzia Gerra Euskal Herrian (1808-1814)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa frantsesen kontrolpean geratu ziren. Euskal Herriko hegoaldeko lurraldeen kokapen geografikoa zela eta, Napoleonen armadak indarrez hartu zituen lehen lurraldeak izan ziren.
Jose I.ak Euskal lurraldeetako Foru sistemaren erreforma egiteko asmoa zuen.
Euskal Herrian ere nabarmendu ziren frantsesen inbasioaren aurkako jarrerak. Euskal lurraldeak Frantziako agintari militarren esku utzi zituzten, eta horren ondorioz, Foru sistemak, haien pribilegioak eta erakundeak deuseztatu egin zituzten.
Cádizko Konstituzioan ez zitzaion aipamenik egiten Foru erregimenari; ez zituzten Foruak berresten ezta indargabetzen ere. Horregatik, Euskal probintzietan talde armatu foruzale eta absolutistak agertu ziren, bai frantsesen aurka, bai Espainiako liberalen aurka, Eliza katolikoak bultzaturik.