Cadizko konstituzioa testu iruzkina

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,88 KB

CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)

1.SAILKAPENA

     Honako testua juridikoa da, konstituzio bat Da. Cadizeko Gortean bildutako diputatuek herriari zuzendutakoa hain zuzen ere. Konstituzio hau 1812.Urteko martxoaren 19an aldarrikatu zen Cadizen, momentu hartan Han biltzen zirelako Gorteak.

2.ANALISIA

     Lehen paragrafoan, Gorteek erregearen Izenean konstituzio hau berresten dutela diote. Erregea Napoleonek preso Duenez, Gorteko parte hartzaileek haren izenean Cadizko konstituzioa Aldarrikatzea erabakitzen dute. Ondoren, konstituzio honen hainbat artikulu Aurkitzen ditugu:

     1.artikuluan,  Espainia, penintsulak eta haren koloniek Osatzen dutela diote.

     3.Artikuluan, subiranotasun nazionala Aldarrikatzen da errege subiranotasunaren aurrean.

     8. Artikuluan, zergak populazio osoak Ordaindu behar dituela aldarrikatzen da, horrela pribilegioak  ezabatuz.

     12. Artikuluan, espainiar estatua Konfesional bezala azaltzen da eta erlijio bakarra katolikoa izango da.

     14. Artikuluan Monarkia parlamentarioa Ezartzen da, lehengo absolutismoaren aurka.

     15-16-17 artikuluetan, botere banaketa Onartu eta zehaztu egiten da. Botere legegilea, Gorteek eta Erregeak izango Dute, judiziala auzitegiek, eta betearazlea Erregeak.

     371. Artikuluan, espresio askatasuna Aldarrikatzen da, inolako zentsurarik gabea.

3. IRUZKINA

     Aurrean daukagun konstituzio hau,  1812.Urteko martxoaren 19an aldarrikatu zen Cadizen. Frantsesek Portugal inbaditzeko asmoa zuten, lurralde hau ondoren Espainiarekin banatzeko. Aitzakia hori dela eta, Godoyk Espainiatik pasatzeko Baimena ematea lortu zuen Napoleonek. Egoera hori aprobetxatuz, Portugalez Gain, Espainia ere okupatuko zuten Frantsesek. 1808.Urtean.  Napoleonek, Carlos IV eta Fernado VII Engainatu zituen, aita-semea erregetzari uko egitera bultzatuz  eta bere anaia Jose I, Espainiako errege Koroatuz.

Inbasioa zela eta, Espainiako populazioa Napoleonen aurka altxatu zen Armamentu eta Defentsa Juntak osatzen. Hauen helburua Gorteak eratzea izango zen, gero haiek Konstituzio bat egiteko.                                                                                                                                                                                                                         1812ko martxoaren 19an Cadizko konstituzioa aldarrikatu zen. Hau oso aurrerakoia izan zen nahiz eta Absolutistenbi kontzesiok ez zuten erabat Liberala egiten. Batetik, botere legegilea konpartitua izango zela erabaki zen eta Bestetik, ez zen erlijio askatasunik egongo

4.BALORAZIOA

Cadizko konstituzioak 2 urte iraun zituen, Fernando VII. Espainiara bueltatu zen arte hain zuzen ere. Hala ere, aipatu beharra dago, Fernando VII. Aren ondoren, hirurteko liberalean Berriz ere aplikatu zela konstituzio hura.                                                                                                                                                                                                                                      XIX .Mendean aldarrikatutako konstituzioa oso garrantzitsua izan zen, Egiten zen lehengoa zelako eta beste herrialde batzuk motibatu zituztelako.

Entradas relacionadas: