Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,92 KB
Testuaren Kokapena
Dokumentu hau lehen mailako iturri bat da: Clara Campoamorrek, Alderdi Erradikaleko diputatu gisa, 1931ko irailean Gorteetan emandako hitzaldi baten pasartea da.
Informazio-testu bat da, Campoamorrek emakumeen botoaren aldeko argudioak azaldu nahi dituena.
Testu politiko bat da, funtsezko eskubide politiko bati erreferentzia egiten baitio.
Testu publikoa da, jende guztiarentzat idatzia, batez ere gizonezko diputatuentzat.
Testuaren Azterketa
Dokumentuaren ideia nagusia emakumeen boto-eskubidea aldarrikatzea da.
Lehenik, desberdintasuna gaitzesten du emakumeen eta gizonen artean.
Bigarrenik, sortu berri den Errepublikak emakumearen defentsaren alde hasitako bidea goretsi egiten du (1931ko maiatzaren 8ko dekretuak emakumeak diputatu gisa hautatuak izateko bidea ireki zuen).
Hirugarrenik, Espainia konstituzioan eskubide hori jasotzen duen lehen herrialde latindarra bilakatuko zela azpimarratzen du.
Testuingurua
Bigarren Errepublikako Lehen Biurtekoan aplikatutako neurri erreformista garrantzitsuenetako batzuk emakumeei buruzkoak izan ziren: diputatu gisa hautatuak izateko eskubidea, eta hiru emakume hautatu zituzten Gorteetarako:
Clara Campoamor.
Victoria Kent.
Margarita Nelken.
Boto-eskubidea, 1931ko Konstituzioan aitortua, eta dibortzio-legea (1932).
Hitzaldi bikaina eman arren, Clara Campoamorrek erresistentzia gogorra aurkitu zuen neurria onartzeko orduan.
Ezkerreko errepublikanoak eta errepublikano katalanak bere kontra zeuden; sozialista gehienak, berriz, alde.
Campoamorren aurkarien artean, Victoria Kent diputatu errepublikanoa zegoen: hura feminista zen, baina boto-eskubidearen aurka zegoen.
Azkenean, boto-eskubidea onartu zen Gorteetan, eta 36. artikuluan jaso zen.
Testuaren Garrantzia
Clara Campoamorren hitzaldian egiten den aldarrikapenak "zaharra" dirudien arren gaur egun, garai haietan nobedade bat izan zen, modernotasun-ikur bat. Neurri horren alde egin zuen defentsa-lanari esker, emakumea politikaren agertokian jarri zuen, gizonen maila berean. Horregatik, Espainiako feminismoaren historiako mugarri bat da.