Clara Campoamor eta Emakumeen Boto Eskubidea
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Egileak defendatzen du emakumeek gizonen eskubide berak izan behar dituztela, eta bere diskurtsoan diputatuak konbentzitzen saiatuko da hainbat argudiorekin.
Campoamorren Argudio Nagusiak
Lehenengo paragrafoan, diputatuengana zuzentzen da bi eskaera nagusi egiteko:
- “Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten.”
- “Zuzenbidean” edo politikan parte hartzen.
Hiru argudio nagusirekin defendatzen ditu bere eskaerak:
- Emakumea gizakia izateagatik dituen eskubideak errespetatu behar dira.
- Herri zibilizatuei eskatu behar zaiela bukatzea gizartean ezberdintasunak sorrarazten dituzten printzipio zaharkituekin: “desberdintasunaren printzipio aristotelikoekin”.
- Emakumeek erabili behar dituztela beren eskubideak, nahiz eta hasieran “hanka-sartzeak” egin edo zalantzak izan; izan ere, hau izango da modu bakarra beren burua hezteko ardura politikoetan.
1931ko Konstituzioa eta Sufragioa
Bigarren paragrafoan, 1931ko Konstituzio berria munduko konstituzio aurrerakoiena izango dela argudiatzen du, bere ustez: “onena, libreena, eta aurreratuena”. Lehen konstituzio errepublikanoak eskubide eta askatasun asko aitortu zituen, besteak beste, emakumeek botoa emateko eskubidea, ezkontza zibila eta dibortzioa.
Clara Campoamorrek erreferentzia egiten dio behin-behineko gobernuak sortu zuen dekretu bati, zehazki 1931ko maiatzaren 8ko dekretuari, non 23 urte baino gehiagoko gizonezkoei boto eskubidea eman zien, eta apaizei eta emakumeei hautagai izateko eskubidea aitortu zien.
Emakumeak Gorteetan
Ekaineko hauteskundeetan bi emakume diputatu atera ziren: Victoria Kent eta Clara Campoamor. Gorteak 465 diputatuk osatzen zituzten. Urte horren bukaeran beste emakume bat sartu zen Gorteetan: Margarita Nelken.
Europa hegoaldeko zenbait herrialdetan sufragio unibertsalik ez egoteak nolabaiteko erronka bat suposatzen zuela azpimarratzen du. Kontuan hartu behar da Lehen Mundu Gerraren ondoren Europako herrialde askotan –bereziki SESBen eta Europa iparraldean– jada emakumeek bozkatzeko eskubidea zutela. Izpiritu lehiakorra erakusten du alde horretatik, Espainiar Estatua sufragio mota hori ezartzen lehenengo herrialde latindarra izateko.
Testuaren Analisirako Galderak
- Zer testu aztertzen dugu? (Osorik dago?)
- Kontestu historikoa.
- Non? Noiz? Nor/Nork?
- Publikoa ala pribatua?
- Objektiboa ala subjektiboa?
- Testu juridiko-politikoa.
- Lehen mailako testua.
- Helburua?