Colioris efektua

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

14.Borraska: Behe presioko gune bat inguruko presio atmosferikoa baino txikiagoa duen gunea da. Behe presioko guneek ekaitzak sor ditzakete, ezegonkortasuneko egoera baita.15.Coriolis efektua: Lurraren errotazio mugimenduak sortzen duen efektua da. Konstantea da: poloetan goreneko mailara iristen da, eta ekuatorean baliogabe gelditzen da. Honen ondorioz, haizeak desbideratu egiten dira.16.Estratosfera: Tropopausaren eta estratopausaren arteko eremua da, 30 eta 50 km-ko tartean dago ozono-geruza ezaguna. 17.Exosfera: Atmosferako azken geruza da. Oxigeno, hidrogeno eta helio molekula solteez osatuta dago. Hori dela eta, horra heltzen diren gas molekula eskasek espaziora alde egin dezakete.18.Fronte polarra: Poloetan goi presioak daude, eta 60ºko latitudean gorantz egin ondoren, poloetara doaz berriro. 60-70ºko latitudean aurkitzen diren poloetako haize hotzak eta tropikoetako haize epelak elkartzen diren guneari deritzo.19.Geruza zikiña: Troposferan kokatzen da. Gasak beheko partean metatzen dira, eta geruza hori da atmosferatik dentsoena. Lehenengo 500 metroek geruza zikina osatzen dute, bertan baitago kontzentraturik itsasoko gatza.20.Hadley zelula tropikala: Ekuatorean bi hemisferioetako haizeak elkartu eta gorantz egiten dute, horrela tropikoen arteko konbergentzia-aldea sortuz. Inguru horiek euritsuak dira. Zirkulazio birakari hori da Hadley zelula tropikala.21.Hidrosfera: Lurrazpiko, azaleko eta gainazaleko urek osatzen duten sistema materiala da. Urez eta uretan proportzio desberdinetan disolbaturik dauden gatz eta gasez osatuta dago. 22.Isobara: Eguraldiari buruzko mapetan, presio atmosferiko bereko lurrazaleko puntuak lotzen dituen lerroa.23.Itsas korronteak: Ur-mugimendu etengabeak dira, noranzko batean eta nagusiki horizontalean ematen direnak. Eragile nagusiak: uraren dentsitate-aldeak, haizeak eta Coriolis efektua. Bi eratakoak dira: azalekoak eta sakonak.

Entradas relacionadas: