Definizioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

DEFINIZIOAK:

Errolda: udalerri baten bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da non izena eman ondoren toki edo eremu horretan: botoa emateko hautoeskundeetan, eskolaratzeko, osasun-zerbitzuak jasotzeko, beste hainbat eskubide dutenak zehaztu eta ziurtatzeko erabiltzen dena. Hau hilero gaurkoratzen da.

Biztanleriaren berezko hazkundea:

edo hazkunde begetatiboa, demografiaren alorrean, urtebetean populazio batean izandako jaiotze eta heriotzen arteko aldea da. Jaiotza tasa eta heriotza tasaren arteko ezberdntasunaren kalkulua. Hazkunde positiboa izango da jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa denean. Hazkunde negatiboa aldiz, alderantziz. Eta hazkunde 0 kopuru biak bat datozenean.

Biztanleriaren benetako hazkundea:

Berezko hazkundea eta migrazio-saldoa zenbatzearen emaitza da. Benetako hazkundea=Berezko hazkundea+Migrazio-saldoa.

Bizi-itxaropena:

Demografian, bizi-itxaropena eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara espero behar dutena. Eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinaren bataz besteko moduan kalkulaturik (euskadin 83 urte).

Biztanleriaren zahartzea:

Herritarren batazbesteko adinaren igoera da. Demografoa-erregimen modernoa edota gaurko erregimen demografikoaren ezaugarri bat da. Heriotza tasaren jeitsieragatik eta bizi itxaropen altuagatik. Ondorioak: Jubilatuen kopuruaren igoera (populazio ez aktibo edo pasiboa) eta biztanleria aktiboaren jeitsiera.

Migrazio-saldoa: Deitzen zai migrazioa garbia. Leku batetako inmigrazioaren eta emigrazioaren artko balantzea. Horren zeinuak: positiboa: sarrerak ireteerak baino gehiago direnenan. Negatiboa: irteerak sarrerak baino gehiago direnean.

Landa exodoa: Landatik hirira ematen den migrazio-mugimendua. Nekazaritza asko mekanizatu denez, jendeak ez zuen lanik aurkitzen nekazaritzan, dena makinek egiten dutelako eta hirira joaten ziren lana bilatzera. Prozesu hau industrializazio-prozesuarekin batera areagotu zen Europan, Euskal Herrian eta Espaniam. Horrela herri txiki asko hustu edo biztanleri-galera handiak izan zituzten.

Biztanleria aktiboa: Ekonomian, biztanleria aktiboa lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da, hau da, ordainsaritutako lanean ari diren pertsonak, adina baldin badute (ikasleak eta etxeko lanak egiten ari direnak ez).

Biztanleria ez-aktiboa: Biztanleria aktiboa ez den biztanleria da. Honako talde hauetan sailkatzen dira: etxeko lanak egiten dutenak, ikasketan egiten ari direnak, erretiratuak, pentsiodunak, errentadunak, ezgaituak.

Entradas relacionadas: