Demografiaren Oinarriak eta Bilakaera Historikoa
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Demografiaren oinarrizko kontzeptuak
- Demografia: Biztanleria ikertzen duen zientzia da.
- Jaiotza-tasa: Herri edo hiri batean jaiotako haur kopurua da.
- Heriotza-tasa: Herrialde batean izandako heriotza kopurua adierazten du.
- Migrazioa: Biztanleriaren mugimendua.
- Biztanleria absolutua: Biztanleriaren guztizko kopurua.
- Biztanleria-dentsitatea: Lurralde baten azaleraren eta bertan bizi den biztanleriaren arteko erlazioa.
- Errolda: Herrialdeko demografia, ekonomia, gizarte eta kultura datuak lortzeko biztanle guztiei egiten zaien inkesta.
- Udal-errolda: Udalerri bateko biztanleei buruzko datuak jasotzen dituen erregistroa da.
Nolakoa zen biztanleria XIX. mendera arte?
Lehen gizakiak agertu zirenetik XIX. mendera arte, oso motel hazi zen munduko biztanleria. Jaiotza kopuru handia bazen ere, heriotza kopurua ere handia zen, batez ere osasun-arloan aurrerapenik egin ez zelako. Heriotza-tasa, gainera, handitu egiten zen gerra, gose eta epidemia garaietan.
Aldaketak XIX. mendetik aurrera
XIX. mendetik aurrera, arin hazi zen biztanleria, heriotza-tasak behera egin baitzuen. Nekazaritza-teknikak hobetzean, elikagai gehiago lor zitekeen, eta zenbait herrialdek goseak izateari utzi zioten. Medikuntzako aurrerapenei eta higiene hobeari esker, murriztu egin ziren gaixotasun batzuek eragindako epidemiak eta heriotzak.
Biztanleriaren bilakaera XX. mendean
Demografia-hazkundea bizkortu egin zen XX. mendean.
Hazkunderik handiena eta arrazoiak
Herrialde azpigaratuetan gertatu da; herrialde horietan besteetan baino gehiago baitira biztanle gazteak, eta, beraz, jaiotza-tasak altuak dira.
Biztanleriaren joera XXI. mendean
XXI. mendean, zahartuko da munduko biztanleria eta jaiotza-tasak behera egiten jarraituko du.
Herrialde azpigaratuen jaiotza-tasa altuaren arazoak
- Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezinbestekoa da seme-alabek ere lan egitea.
- Haurren heriotza-tasa altua dela-eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitakite ez dutela guztiek bizirik iraungo.
- Kultura askok haur kopuruagatik balioesten dituzte emakumeak.
- Gobernu askok ez dute familia-plangintzako kanpainarik egiten.