Demografiaren Oinarriak: Iturriak, Adierazleak eta Banaketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Iturri demografikoak

  • Zentsua: Une jakin bateko biztanleriaren zenbaketa. Espainian 10 urtetik behin egiten da. Azkenekoa 2011n izan zen eta 47 milioi pertsona garela dio.
  • Udal errolda: Udal barrutietako biztanleen erregistroa, urtero berrizten dena. Biztanleriari buruzko datu demografiko, ekonomiko eta sozialak biltzen dira. Erregistro administratiboa da.
  • Erregistro zibilak: Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen datuak. INEk erabiltzen ditu haien taula estatistikoak eratzeko.
  • Beste iturri batzuk: Banku-datuak eta galdeketak.

Adierazle demografikoak

  • Jaiotza-tasa (JT): Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa, milakoetan. Espainian egun %10,96koa da. Atzerakadaren arrazoi asko daude: ikasketak, ohitura eta balioen aldaketak, lan merkatuko zailtasunak...
  • Heriotza-tasa (HT): Leku batean urte batean izandako heriotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa, milakoetan. Espainian egun %8,43koa da. Biztanleriaren zahartzeagatik gora egin du.
  • Berezko hazkundea: Herri baten hazkunde biologikoa da denbora tarte jakin batean; jaiotako eta hildakoen arteko aldea da. Kopuru absolutuan edo tasen bidez adieraz daiteke. Populazioa hazi edo gutxitu den ikusteko balio du.

Banaketa espaziala

Dentsitateak kilometro karratuko bizi den biztanle kopurua adierazten du; hau da, biztanleriak espazioan duen intentsitatea. Espainia eta Nafarroako batez besteko dentsitatean desoreka handia dago eta horrek desoreka espazial garrantzitsuak adierazten ditu lurraldeen artean.

Hauxe izan da desorekaren eboluzioa:

  1. XVI. mendea: Dentsitaterik handienak erdialdean eta iparraldean zeuden.
  2. XVII. mendea: Krisiagatik biztanleria kostalderantz mugitu zen.
  3. XVIII. mendea: Dentsitate handienak egonkortuta zeuden periferian eta txikienak barrualdean.
  4. XIX. mendea: Periferiaren demografia handituz joan zen, industriagatik.
  5. XX. mendea: Turismoagatik Mediterraneo aldean populazio gehiago; 1975etik aurrera desindustrializazioa eta langabezia eman ziren, emigranteen itzulia jatorriarekin batera.
  6. Gaur egun: Zerbitzuen nagusitasunagatik eta nekazaritza teknifikatuagatik, hazkunde demografikoa Madrilen, Ebroko haranean eta Mediterraneoan dago.

Entradas relacionadas: