Depresio Handia: Zioak, Ondorioak eta Irtenbideak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Depresio Handia: Zioak

  • Superprodukzioa: Industria-ekoizpenak gora egin zuen.
  • Zorrak ordaintzeko diru falta: Banku eta industria askok itxi egin behar izan zuten. Ondasunak ez ziren saltzen eta prezioak jaitsi ziren: deflazioa.
  • Kontsumoaren jaitsiera: Langabezia zabaldu zelako eta erosteko ahalmena murriztu zelako. Nekazaritza-prezioen jaitsiera ere eman zen.

Banku- eta industria-krisia

Superprodukzioak sektore guztietan eragin zuen krisia. Lehenik bankuetan, zorrak zituztelako eta ezin zirelako ordaindu. Banku asko itxi ziren eta aurrezki guztiak galdu ziren (jendea pobrezian geratuz). Langabeziak gora egin zuen, baldintza txarretan bizi ziren eta klase ertaina proletarizatu zen. Eskaria murriztu zen eta industria zein nekazaritza-ekoizpenak ere behera egin zuten.

Krisia Europara zabaldu

AEBk Europan zituen inbertsioak eta maileguak murriztu zituen, gerra ondoren suspertzen ari ziren ekonomiak hondoratuz. Alemanian inflazio eta langabezia ikaragarri gogorra izan zen.

  • Estatu batzuek urre-patroiari jarraitu zioten, baina horrek esportazioak jaitsiko zituen.
  • Europar estatu gehienek protekzionismora joko dute: bakoitzak bere aldetik krisiari aurre egin, nazioarteko merkataritza hondoratuz.
  • Lehengai eta elikagai esportatzaileek ezin zuten esportatu protekzionismoarengatik.

Krisiari aurre egiteko politikak

1. Keynesen proposamena

Keynesek bazekien arazoa lanpostu falta zela, enpresek ez zutelako saltzen. Enpresa pribatuek inbertitzen ez zutenez, estatuak inbertitu behar zuen eta gastu publikoa proposatu zuen, herri-lanak eginez lanpostuak sortzen baitziren. Ondorioz, defizit publikoa sortu zen, baina eskariak gora egingo zuenez beste sektore batzuk piztuko ziren, lanpostu gehiago sortzeko. Estatuak zerga gehiago jasoko lituzke, defizita murriztuz.

2. Roosevelt-en New Deal plana

Keynesen teoriari jarraituz, Roosevelt presidenteak (demokratak) egindako plana. Gastu publikoa handituta, deflazioari aurre egin nahi zion. Neurriak:

  • Nekazaritza-ekoizpena murriztu eta prezio-akordioak egitea sustatu, nekazaritza-prezioak igotzeko.
  • Industrien arteko lehia murrizteko eta herri-lan handiak egitea (urtegiak).
  • Espekulazioa saihesteko neurriak burtsan eta esportazioak sustatzea.
  • Gutxieneko soldata ezarri eta sindikatuak eratzeko askatasuna eman langileei.
  • Langabeziari eta zahartzaroari asegurua eman.

II. Mundu Gerra aurretik, enpresario eta inbertsoreak ez zeuden ados eta ekonomiak behera egin zuen; baina industria armamentistikoari esker, berriz ere gora egin zuen.

Entradas relacionadas: