Descartes: Ideia Motak eta Jainkoaren Existitziaren Frogak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,38 KB
Ideia Motak: Adbentiziak, Faktiziak eta Jatorrizkoak
Zalantza prozesu horretan, Descartesek substantzia pentsatzaile gisa identifikatu zuen gizakia; beraz, ziur dakigun bakarra da pentsatu egiten dugula. Pentsamendua abiapuntutzat hartuz, gizakion ideia motak aztertu zituen filosofoak:
- Ideia abentiziak: Kanpoko errealitatetik datozenak dira, eta zentzumenen bidez atzematen eta hautematen ditugun gauza naturalei dagozkie.
- Ideia faktiziak: Gure asmakuntza eta irudimenaren emaitza dira; adibidez, minotauroaren ideia.
- Jatorrizko ideiak (Innateak): Jaiotzatik dauzkagunak dira.
Descartesek esperientziatik sortzen ez diren ideietan zentratzen da, hots, jatorrizko ideietan; hala nola, perfekzioaren edo amaigabetasunaren ideian. Inoiz esperimentatu ez baditugu, nola iritsi zaizkigu burura? Descartesentzat, Jainkoak bakarrik sortu, ezagutu eta jarri ahal izan ditu ideia horiek gure gogamenean. Horrela, jatorrizko ideiek Jainkoaren existentziaren justifikaziora daramate Descartes, honako froga hauen bidez:
Jainkoaren Existitziaren Frogak
Froga Kosmologikoa
A priori froga bat da. Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu perfekzioa eta amaigabetasuna, perfekto eta infinitoa delako; horregatik, berak bakarrik helarazi ahal izan dizkigu ideia horiek. Horrela suposatzen dira Jainkoaren existentzia eta innatismoa (arrazionalismoaren ideia nagusia).
Argudio Ontologikoa
A priori froga bat da. Jainkoak, izaki perfektua bada, existitu egin behar du, existentziarik gabe ezin baita perfekzioa gertatu.
Hirugarren Bide Tomista
A posteriori argudioa. Ni izaki mugatua banaiz, ezin izan dut nire burua sortu; beraz, Jainkoak sortu behar izan nau. Jainkoa da lehen kausa.
Jainkoaren eta Munduaren Esistentzia
Jainkoaren existentzia frogatzea funtsezkoa da, zeren Jainkoak, existentzia bada, ez baitu utziko nire zentzumenek eta arrazoimenak engaina nezaten, ezta ni engainatzen ahalegintzen den jeinu gaizto bat existi dadin ere. Jainkoaren existentziarekin, Descartesek zalantza-prozesua amaitu zuen, eta ondorioztatu egiazkoak direla bai zentzumen datu guztiak, bai kanpoko mundua, bai adimenean ondorioztatzen ditugun axiomak. Arrazoiarekiko konfidantza erabatekoa da orain.