Descartes eta Kant: Filosofiaren Oinarriak eta Etika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Descartes: Metodoa eta Ezagutzaren Oinarriak

9. "Lehena ez zen ez nuela ezer hartuko egiatzat...": Lehen araua ebidentzia da. Egia ez da froga esperimentalen bidez lortzen, ebidentzian baizik, «argia eta bereizia» denean. Hau da, gure arrazoiak berehala egiazkotzat hartzen duenean, dudarako aukerarik gabe, eta beste edozeinengandik bereizten denean. Bigarren araua analisia da (konplexutik sinplera murriztea); hirugarrena, sintesia (ezagutzen denetik ezezagunera abiatzea); eta azkena, arrazoibidea berrikustea.

13. "Nire ekintzean zalantzati ez irauteko...": Descartesek bere behin-behineko morala aurkezten du, bere sinesmen guztiak zalantzan jartzeko proiektu filosofikoa gauzatzen duen bitartean jokabidea gidatzeko.

18. "Ez dakit han egin nituen...": Filosofiaren printzipioen bilaketan, Descartesek zalantzan jar daitekeen ezagutza guztia baztertzen du: zentzumenak, geometriaren egiak eta loaldiko esperientziak. Helburua egia sinple, argi eta bereizia aurkitzea da.

Horrela, lehenengo egia ukaezinarekin egiten dugu topo: "Nik pentsatzen dut, beraz, banaiz". Pentsatzen dudala ezin da zalantzan jarri, eta pentsatzeko, existitu egin behar dut.

25. Gu inperfektuak gara, eta horregatik nahasmen handia dugu gure ideietan. Argitasuna eta bereizmena Jainkoa den izaki perfektu batengandik bakarrik etor daitezke.

Descartes: Substantzia eta Jainkoa

19. "Nik pentsatzen dut, beraz, banaiz": Descartesek gizakia pentsatzen duen substantzia gisa definitzen du. Berritzailea da, arima gorputzetik bereizten duelako eta tradizio filosofiko zaharra alderantzikatzen duelako.

20. "Ni substantzia bat nintzela...": Metodoaren lehen arauaren jatorria filosofian aurkitzen du, bigarrena eta hirugarrena geometrian aurkitu zituen bitartean.

21. "Hontara, geratzen zen irtenbide bakarra...": Jainkoaren existentzia frogatzeko, Descartesek kausalitatearen printzipioa erabiltzen du: nigan dagoen perfekzioaren ideia izaki perfektu batengandik etorri behar da.

25. "Eta adimenik hoberenek...": Jainkoak bakarrik berma dezake gure pentsamendu argi eta bereiziak egiazkoak direla eta ez direla ameskeria.

19. Kant-en filosofia kritikoa eta metafisika

Immanuel Kantek "iraultza kopernikarra" proposatu zuen: ezagutza ez da errealitatearen isla huts bat, gure adimenaren egituren emaitza baizik.

  • Sentikortasunaren forma a prioriak: Espazioa eta denbora.
  • Ulermenaren kategoriak: Datuak ordenatzeko tresnak (adibidez, kausalitatea).

Kantek dio metafisika ezin dela zientzia izan, ez duelako oinarri enpirikorik. Hala ere, Jainkoa, askatasuna eta arimaren hilezintasuna "arrazoimen praktikoaren postulatua" dira, bizitza morala izateko ezinbestekoak.

20. Zoriontasunaren eta betebeharraren etikak

Etikaren historian bi ikuspegi nagusi daude:

  • Utilitarismoa (Zoriontasunaren etika): Ekintza baten balioa bere ondorioetan datza (gehiengoaren ongizatea).
  • Kanten etika (Betebeharraren etika): Moralitatea borondate onean eta inperatibo kategorikoan oinarritzen da.

Kantentzat, gizakia ezin da inoiz bitarteko gisa erabili; pertsona bakoitza helburu bat da bere horretan.

Entradas relacionadas: