Descartes eta San Agustin: Filosofia eta Zoriontasuna

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Descartes: Arrazoia eta Metodoa

1. Autonomia eta Norberaren Zuzendaritza

Gizaki bakoitza bere burua zuzendu eta antolatzera behartuta dago, tradizioei eta besteen iritziei kasu egin gabe.

2. Zalantza Metodikoa eta "Cogito"-a

  • Egiara iristeko, dena zalantzan jarri behar da ziurtasunera ailegatzeko. Lehen ziurtasunera heltzen gara: Ni pentsatzailea existitzen dela.
  • Sentimenek huts egitera eramaten gaituzte; horregatik, sentimen-informazio guztia faltsutzat joko dut.
  • Ametsetan izaten ditudan ideiak esna naizenean hautematen ditudanak bezain argitasunez ikusten ditut. Beraz, ametsen eta sentimenen informazioa faltsuak dira.
  • Zerbait faltsutzat hartzen dudanean, ni banagoela onartu behar dut. Ondorioz: "Nik pentsatzen dut, beraz banaiz".
  • Ni materiaren menpe ez dagoen substantzia bat naiz: substantzia pentsatzailea.
  • Argiro eta bereziki hautematen ditudan gauza guztiak egia dira.

3. Jainkoa: Existentziaren Bermea

  • Jainkoa da munduaren existentziaren bermea.
  • Ametsen pentsamenduak besteengandik bereizteko, Jainkoa existitu behar da.
  • Sentimenekin eta irudimenarekin lortzen ditugun ideiez zalantza egiten dugu. Haien existentzia onartzeko, Jainkoa badagoela onartu behar dugu.
  • Esna zein lo egon, gure arrazoiak (Jainkoak) soilik emango digu ziurtasuna (egia) ezagutzeko aukera; baina esna egonda, gure adimenak (arrazoitzeko gaitasunak) hobe funtzionatzen du.

San Agustin: Zoriontasuna eta Arima

1. Zoriontasunaren Bila

  • Nahi duenak ez daukana ez da zoriontsua, baina are gutxiago gaizkiak nahi eta lortzen dituena.
  • Denok zoriontsuak izan nahi dugu.
  • Inor ez da zoriontsua irrikatzen duena falta bazaio.
  • Komeni ez dena irrikatzea zoritxarren zoritxarra da.

2. Gorputza eta Arima

  • Gorputza zein arima elikatu behar ditugu.
  • Gorputzaz eta arimaz osatuta gaude.
  • Bizia dugunez, gorputzaz gain arima eduki behar dugu, bera baita bizitzaren printzipioa.
  • Gorputzak, elikatu ezean, gaixotu egiten dira.

3. Arimaren Elikagaia

  • Arimarentzako elikagai kaltegarria gaiztakeriaz jokatzean datza.
  • Zientzia arimarentzako jakia da.
  • Beti, nahiz eta ez konturatu, pentsatzen ari gara.
  • Batzuek bizioz eta gaiztakeriaz elikatzen dute arima.
  • Beraz, gorputzarentzat bezala, arimarentzat bi elikagai mota daude: osasuntsuak eta kaltegarriak.

4. Betiereko Zoriontasuna

  • Zoriontasuna gauza iraunkorra eta segurua lortzean datza.
  • Ondasun materialak galkorrak direnez, ezin digute zoriontasuna eman; baina neurritasunez erabilita, ez digute zoritxarrik ekarriko.
  • Jainkoa betierekoa eta iraunkorra denez, bere ezagutzak emango digu benetako zoriontasuna.

Entradas relacionadas: