Descartesen metodoaren definizioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,69 KB

Mundua -Jainkoa bada: -Perfektua - Ez dauka akatsik, ezin dit niri iruzurrik egin, ez nau engainatzen - Ez dago genio maltzurrik. Nik ebidentetzat jotzen ditudan egiak ziurrak dira. Berriz kanpoko errealitatea badago eta ebidentetzat jotzen du eta jainkoaren existentzia frogatzen du hori horrelakoa dela.


Analisia eta sintesia Descartesen ustez egiara heltzeko bi bide ezberdin daude: INTUIZIOA  eta DEDUKZIOA.

-Berak egindako metodoan era biak (intuizioa eta dedukzioa) nahasten dira:

Metodoaren 2. Araua ANALISIA da. Arazo bat ahalik eta parterik sinpleenetan zatitu behar da. Izan ere, bertan egia  argiago eta seguruago ikusten baita.

-Natura sinpleen ezaugarriak ARGITASUNA eta BEREIZITASUNA dira. Bertan egia hautematea errazagoa da. INTUIZIOAREN bidez hautematen da egia. Eta hain dira seguruak ezen ez dagoen duda izpirik egiak direla jakiteko.

Metodoaren 3. Araua SINTESIA da. Gauza sinpleenetatik abiatuta (ezagutzeko errazenak direnak, intuizioaren bidez), pixkanaka, pixkanaka eta hurrenkera bati jarraituz, argitasun osoz ezagututako gauza batzuetatik gauza konplexuagoak ezagutzera helduko gara. DEDUKZIOAREN bidez. Egia hauek ez dira intuizioak, haien segurtasuna abiapuntutzat hartu ditugun intuizioetan oinarritzen da.



Entradas relacionadas: