Desgaitasuna eta Bizi Independentea: Kontzeptuak eta Ereduak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
con un tamaño de 3,26 KB
Kontzeptu Nagusiak: Urritasuna, Desgaitasuna eta Minusbaliotasuna
- Urritasuna: Atal batek ondo funtzionatzen ez duenean gertatzen da.
- Desgaitasuna: Urritasun horren ondorioak dira.
- Minusbaliotasuna: Aurreko bien ondorioz sortzen diren desabantailak dira.
Eredu Biopsikosoziala eta Osasunaren Hiru Dimentsioak
Eredu Biopsikosozialaren Mailak
- Maila biologikoa: Urritasuna hor dagoela adierazten duena.
- Pertsonen maila: Ekintzak eta haien mugak aztertzen ditu.
- Maila soziala: Pertsonaren parte-hartzea gizarte mailan.
Osasun Egoeraren Hiru Dimentsioak
- Jarduerak: Pertsonak egunero egiten dituenak.
- Parte-hartzea: Pertsonak duen inplikazio maila.
- Gorputzekoa: Funtzio batean arazo bat dagoenean eta horren ondorioz gorputzak beste era batera funtzionatzen duenean, urritasuna ematen dela esaten da. Urritasunak gorputzeko funtzio psikologiko zein fisiologikoetan alterazioak daudenean gertatzen dira.
Bizi Independentearen Printzipioak eta Historia
Bizi Independentearen Printzipioak
Era independentean eta aktiboki bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du, komunitatean integratuta eta beharrezkoak dituzten laguntza pertsonalekin: "Gauza bera modu desberdinean egitea".
Bilakaera Historikoa eta Ereduak
- Eredu Demonologikoa (VI-XV): Desgaitasuna deabrutzearen ondorioa edo Jainkoaren zigorra dela uste zen. Umeak isolatu eta ezkutatu egiten ziren.
- Eredu Organizista (1400-1500): Jatorri organikoa duela onartzen da eta irtenbidea eman behar zaiola ebazten da.
- Eredu Sozioanbientala: Ingurunera egokitzen lagundu behar zaio desgaituari. Errehabilitazio eredua eta gizarteratzea bultzatzen dira, instituzioak alde batera utzita.
- Integrazio Eredua: Birgaitze integrala, normalizazioa eta integrazio kontzeptuak agertzen dira.
- Autonomia Pertsonalaren Eredua: Aukera-berdintasuna guztiontzat.
- Aniztasun Funtzionalaren Eredua: Edozein pertsonak eskubide berdinak dituela aldarrikatzen du.
Zutabeak eta Oinarrizko Printzipioak
Zutabe Nagusiak
- Edozein giza bizitzak balio propioak ditu.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Euren bizitzen kontrola eramateko eskubidea.
- Gizartean parte hartzeko eskubidea.
Oinarrizko Printzipioak
- Giza eskubideak eta eskubide zibilak.
- Autodeterminazioa.
- Nork bere erantzukizuna izatea.
Baloratzeko Eremuak
- Zainketa pertsonala.
- Funtzionamendu okupazionala: Lana mantentzeko interesa, lan-baldintzak eta lanen kalitatea.
- Familia-testuingurua: Harremana eta etxeko zereginetan parte hartzea.
- Erreferentziazko eredu funtzionala: Oinarrizko ezaugarriak.
- Gizarte-testuingurua: Komunikazioa eta harremanak, lagunekiko harremanak, aisialdia, besteenganako harremana eta familia edo etxetik kanpo gauzak egiteko gogoa.