Desgaitasuna duten pertsonekin komunikatzeko gida

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Mugikortasun urriko pertsonekin komunikazioa

  • Normaltasunez hitz egin behar zaie: ez astiroago, ezta beste pertsonei baino ozenago ere.
  • Pertsonak gurpil-aulkia erabiltzen badu, bere aurpegiaren parean eta altuera berean kokatuko gara; horretarako, komenigarria izaten da esertzea.
  • Ohiko hutsegitea izaten da gurpil-aulkian doan pertsonarengana zuzendu ordez, haren laguntzaileari hitz egitea. Egokiena pertsonari zuzenean hitz egitea da.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonekin

  • Erabiltzailearekin komunikatzeko, harentzat ezagunak diren inguruneetan saiatu behar da.
  • Pertsona bere adinaren arabera tratatu behar da, baina bere ulertzeko ahalmenera egokituz: hizkuntza bakuna eta esaldi laburrak erabiliz.
  • Pertsona horien adierazpen- eta erantzun-denborak luzeagoak izan ohi dira; horregatik, behar duten denbora emango diegu.
  • Mezua ulertu dela ziurtatu eta haren interpretazioa zuzena izan dela egiaztatu behar da.
  • Komunikazio-lorpenak indartzea lagungarri izango da haren komunikazio-prozesuetan lankide izatera motibatzeko.

Narriadura kognitiboa duten pertsonekin

Adierazpena ahalbidetzeko estrategiak

  • Pertsonari begietara zuzenean begiratu ikusmen-kontaktua ezartzeko, eta kontaktu hori erabili hura lasaitzeko.
  • Haren ahots-tonuari erreparatu.
  • Aktiboki eta enpatiaz entzun, interesa erakutsiz.
  • Esaten ari zaiguna ulertzen ez badugu, komeni da berari jakinaraztea. Bestalde, hitz bat ezin duela aurkitu ohartzen bagara, bere frustrazioa txikiagoa izango da ideia bat eskaintzen bazaio.
  • Hitzik gabeko komunikazioa areagotu, komunikazioa sendotzeko.

Ulermen-estrategiak

  • Gure burua identifikatu eta pertsonarengana bere izenez zuzendu.
  • Astiro hitz egin, argi eta garbi, ahots-tonu apal samarrarekin.
  • Hitz eta esaldi laburrak, bakunak eta ezagunak erabili.
  • Keinu-hizkuntza indartu, aurpegiko mimika erabiliz.
  • Gure galdera edo mezuekin batera, gauzak marraztu, seinalatu edo ukitu.

Afasia duten pertsonekin

  • Astiro hitz egin eta kolpetik informazio gehiegi ez eman.
  • Ahalik eta tonu normalena erabili, eta haiengana inoiz ez zuzendu haurrak balira bezala edo ezer ulertuko ez balute bezala. Pertsona hauetako askok ulermen-maila handia izaten dute, nahiz eta ezin duten adierazi.
  • Haien ordez ez mintzatu edo haien ahotik ez hitz egin.
  • Komunikatzeko aukera eman; egindako ahalegina baloratu behar da.
  • Haiek ez etetea hizketan saiatzen direnean, eta zorrotzegiak ez izatea hitzak ahoskatzean okertzen direnean. Kontrara, hitz egin dezaten animatu behar dira.

Entradas relacionadas: