Deskribapen testuak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

(6.GAIA/7) 7.Idazketa lehen Hezkuntzan. Idazketaren garapen konstruktibisten Arabera: Haurrak eskolan idatziari buruz hasi aurretik, idatziari buruzko Jakinmina Vigtsky, Brunner, Gardner; Idazketa ez da solik objektu grafikoa, sistema mixtoak (morfologikoa, Semantiko-linguistikoa, fonologikoak) baizik./Ikuspegi kognoszitiboa (azpiprozesuak: Planifikazioa, erredakzioa eta berrikuspena; idazlearen parte hartze aktiboa Eta buru eragiketa konplexuak sortzen dizkion prozesua kognosztiboa dugu) Teoria honen arabera, testu mota ezberdinak kontuan hartu beharko ditugu (idazketaren helburua, idazle posiblea, edukia, zailtasuna, kohesioa, Ortografia…) Beraz idaztea tipo askotako testuak sortzea da, helburu Ezberdinekin, eta engaiamendu kognitibo altuarekin; eta honetako ezinbestekoa Da gelan denbora ematea, beharrezko fase guztiak sustatzeko./(Aurrekun Segida)Cassany, Jolibert eta Teberosky ikuspuntua: Lehen erran bezala testu Koherentea sortzeko, ezin da zuzenean idazten hasi; etapa aunitz bete behar Dira, gure sorkuntzak oinarri sendoak izateko. Beraz honako hauek jarraitu Beharko ditugu: Planifikatu(idaztiaren helburua, nolako edukia, Norrentzat?), erredakzioak(hiztegia, morfosintaxia, erregistroa, Puntuazioa…) berrikuspena(berrirakurpena, zuzenketa, ebaluazioa; eta Ahal bada testua “freskatzen” utzi egun bat) Testu bat irakurtzerakoan, Oraintxe aipatutako pausuak ez emanta, sekulako diferentzia nabaritzen da. Horrela, bi idazle mota desberdinduko ditugu: Idazle hasiberria eta trebatua. Alde nabariena, idazle trebatuak Hasiberriekiko gaitasun kognoszitiboa garatuagoa dutela da; planifikazioa, Testualizazioa, buru eskema, sormena… errazago egiten baitituzte. Idazle Hasiberria ezaugarriak: Idazle hasiberriak ez du planifikazio handirik Egiten idatzi baino lehen; Maila konkretuan gelditzen da, ez globalean; Ataza Aurrera eramaten du galde-erantzunen ariketa baten aurrean balego bezala, Holakoetan ez baita aurreko planifikaziorik behar; Ondorioz, ez dio ia Denborarik ematen idazketaren aurreko ariketari; Ez du eduki anitza sortzen; Testuaren eraketa globalari ez dio garrantzi handirik ematen; Ez du Irakurlearen beharrak kontuan hartzen; Ez du gaiak ezartzen dion mugarik Errespetatzen. (Aurrekun segida)Cassany, Jolibert eta Teberosky ikertzaileek Zenbait estrategia idatzi zituzten beraiek lehenago mugatutako oinarrietan: Planifikazioa(komunikazio egoeren elementuak analizatu: emisorea Hartzailea, helburua; komunikazio idatziaren helburua zehaztu; iturri Ezberdinak kontsultatu: hiztegiak, entziklopediak; ideiak sailkatzeko teknikak Erabili: eskemak, hitz gakoak, ideogramak; zirriborrak idatzi) erredakzio Estrategiak(Ideiak paperean idazten hasi; Zenbait alderdi; zehatzetan, Guretzat interesgarrienak diren horietan, zentratu ; Hiztegi egokia aukeratu; Sintaxi zuzena erabili; Hizkuntza malguki erabili nahi den efektua lortzeko) berrikuspen Estrategiak (Ekoiztu nahi genuen zirriborroekin konparatu; era selektiboan Irakurri: gramatika, puntuazioa…; trebetasun teknikak erabiltzea testuari Ukituak egiteko: sinonimoak, hitzak kendu…)/ Testugintza: Testu  mota zein Den jakiteko, testuari buruzko gogoeta burutu beharko da. Testuak 6 genero Ezberdin ditu: Narrazio testua, Deskribapen testuak, Argudio testuak, Instrukzio testuak, Literatur testuak eta Azalpen testuak. Testu hauetako Bakoitzek, antolakuntza eta helburu ezberdinak izango dituzte. Beraz, Hartzaileak estrategia ezberdinak erabili beharko ditu; testu bakoitzaren Izaera eta helburua ulertzeko. Testu mota Bakoitzan ezaugarrik, betikoak. Bukatzeko, testuen aurrean  zailtasun mota izango dituzte haurren: Ulermen arazoak (ahozko eredu pobrea izatea eta hiztegi urria; irakurtzeko Trebetasun gutti) eta testuei loturiko arazoak (kohesio falta, ideien batasun Eza, nahastea, egokitasun falta, ortografia eta gramatika akatsak, Anbiguotasuna)

Entradas relacionadas: