Determinismo motak eta askatasunaren kontzeptua
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,32 KB
Determinismo kosmologikoa: patua
- Estoikoen ustea: “Beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, hartan nola jokatu jakiteko”.
- Heraklito Efesokoaren doktrina: “Denak arrazoiren bat du”.
- Patuaren arabera: “Den-dena halabeharrez gertatzen da” eta “gizakiak ezin du ezer egin patuaren aurka”.
- Barneko bakea: Kanpoko zoriontasuna patuaren esku dagoela onartzea.
- Beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea (barneko askatasuna).
- Zoriona lortzeko bide bakarra ez asaldatzea da.
Determinismo teologikoa: predestinazioa
- Jainkoak dena baldin badaki, gauza guztiak berak determinatu dituelako da. Zergatik dira gizakiak beren ekintzen erantzule?
- Zertara datoz bekatua, damua, barkamena eta salbamena?
- Teologo katolikoen esanetan, giza ekintzen egileak gizakia eta Jainkoa batera dira.
Determinismo zientifikoa
Monismo fisikalista
- Unibertso osoa materia baino ez da.
- Gorputzen mugimenduak eta giza psikismoa mugimendu mekanikoak dira.
Ivan Pavlov: determinismo fisiologikoa
- Ekintza askeak erreflexu baldintzatuak baino ez dira: oso landuak, baina erreflexuak.
Sigmund Freud: determinismo psikoanalitikoa
- Giza jokabidea inkontzienteak eta barne-bulkadek determinatzen dute.
Determinismo ekonomikoa
- Giza kontzientzia gizabanakoak ekoizpen-prozesuan duen tokiak determinatzen du.
Determinismo genetikoa
- Bakoitzaren ezaugarri genetikoetan daude norberaren ekintzen kausa guztiak.
Askatasun motak
Kanpoko askatasuna
- Nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko aukera izatea.
- Eskubideak (adierazpen-askatasuna, elkartzekoa, etab.) galtzean edo espetxeratzean galtzen da.
Barneko askatasuna
- Dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea.
- Askatasun morala: Bizitza norberaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna.
- Nahimena kentzeko teknikak: substantzia estupefazienteak, hipnosia edo kontrol mentaleko teknikak.