Digestio-aparatuaren gaixotasunak eta urdaileko liseriketa: azterketa laburra

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,83 KB

Digestio-aparatuaren gaixotasunak eta urdaileko liseriketa

Hestegorriko patologiak

Esofagitisa

Hestegorriko mukosaren hantura. Akutua edo kronikoa izan daiteke.

Kausak: alkohola, refluxu gastroesofagikoa…

Hestegorriko tumoreak

Gehienak txarrak dira eta ez dute pronostiko ona. Alkohola eta tabakoarekin lotuta daude.

Sintoma nagusia: disfagia (irensteko zailtasuna).

Hestegorriko barizeak

Hestegorriko benen dilatazioa. Normalean hestegorriaren behealdean agertzen dira.

Kausa: benaportaren hipertentsioa.

Urdaileko patologiak

Gastritisa

Urdaila barnealdetik estaltzen duen mukosaren hantura. Akutua edo kronikoa izan daiteke.

Lotutako faktoreak: farmakoak, alkoholaren gehiegizko kontsumoa, estresa, nikotina…

Ultzera gastrikoa

Urdaileko mukosaren lesioa, muskulu-geruzaraino heldu daitekeena.

Kausak: Helicobacter pylori bakterioa eta urdaileko azido klorhidrikoa.

Hesteetako patologiak

Digestioaren eta hesteetako xurgapenaren asaldurak.

Gaixotasun zeliakoa

Glutenarekiko intolerantzia.

Laktosarekiko intolerantzia

Laktasa entzimaren gabezia. Ondorioz, laktosa ezin da ondo xurgatu, eta beherakoak sor daitezke.

Apendizitisa

Apendize bermiformearen prozesu akutua. Infekzio edo oztaduraren ondorioz sortzen da.

Sintoma nagusia: min abdominala.

Kolon minbizia

Kausa zehatza ez dakigun arren, gantz asko eta zuntz gutxi duten dietekin lotuta dago.

Sintomak: uzkitik odol-galera, deposizioen maiztasunaren aldaketak…

Divertikulosia

Hesteetako mukosaren herniazioak (zakuak edo poltsak).

Colon irritable

Koloneko asaldura funtzionala.

Gibeleko patologiak

Hepatitisa

Birus-infekzioek eragindako gibelaren hantura.

Zirrosi hepatikoa

Gibelaren gaixotasun kronikoa.

Behazun-xixkuaren eta pankrearen patologiak

Kolezistitisa

Behazun-xixkuaren hantura.

Litiasi biliarra

Behazun-xixkuan edo koledokoan kalkulu edo harrien eraketa.

Pankreatitisa

Pankrearen hantura akutua edo kronikoa.

Peritoneoaren patologiak

Peritonitis akutua

Peritoneoaren inflamazioa, barrunbe abdominal osora zabaldu daitekeena.

Urdaileko liseriketa

Urdaileko mukosak hainbat guruin mota ditu. Guruin horiek elkarrekin urin gastrikoa osatzen dute, entzimekin batera:

  • Pepsinogenoa → pepsina bihurtzen da → proteinak aminoazidoetan banatzen ditu.
  • Azido klorhidrikoa (HCl) → pepsinogenoa aktibatzen du pepsina bihurtuz, proteinak bigundu eta bakterioak hiltzen ditu.
  • Castle faktorea → B12 bitamina hesteek xurgatu ahal izateko moduan uzten du.
  • Muzina → urdaileko mukosa babesten duen mukia.
  • Sodio bikarbonatoa → HCl neutralizatzen du, duodenora iritsi aurretik.

Liseriketa bi modutan gertatzen da:

  • Liseriketa kimikoa: urin gastrikoaren entzimek egiten dute.
  • Liseriketa mekanikoa: urdaileko uhin peristaltikoek egiten dute.

2 edo 3 ordu igaro ondoren, urdailean kimoa lortzen da, hau da, urdaileko edukina likido-paste bihurtua. Kimoa duodenora pasatzen da, eta hesteko liseriketaren ondoren kiloa sortzen da.

Entradas relacionadas: