Egitura soziala

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,82 KB

Lege honekin hasi zen eraikitze- prozesu honen ondorioak aztertuz gero argi-itzalak topa ditzakegu: -Tarte horretan, eta lege honek sustaturiko ekimenen ondorioz, eraiki ziren 4.000 kilometroko burdinbide sarea eta 1860rako egitura nagusia definituta geratu zen. -Trenbide-sareak erraztu zuen merkatua nazional baten egituratzea eta bere neurrian lagundu zuen burdingintza eta ikatz-meatzaritzaren garapenean nahi eta Españako burdingintza garapenerako galdutako abagune bat izan zeren eta eraikitze-prozesurako eta ustiakuntzarako behar ziren ondasunak ( makinak, erregaiak, etab), neurri handi batean, ez ziren bertakoak baizik eta atzerritik ekarritakoak sorturiko elkarteek hauen gaineko zerga mugak ez baitzituzten ordaindu behar. Beraz, barne industriarentzat burdingintzako eta meatzaritzako produktu hauen eskariaren hazkundearen onurak mugatuak izan ziren, bultzada bat suposatu aren..  -Emakidak eskaintzeko sistemak ( planifikazio orokorrik gabekoak) oztopatu egin zuen trenbide-sarearen ondorengo funtzionamendua. Askotan ibilbide-linea  bat konpainia baten baino gehiagoen esku zegoen, eta honek material ezberdinak erabiltzea eta bidaia egiteko denbora gehiago inbertitzea suposatzen zuen. -Eraiki zen berandu eta gaizki, oso azkar eta baldintza tekniko txarretan. Gainera burdinbideari emandako zabalerak (180 zentimetrokoa) trenbideen komunikazioetan Europatik isolaturik utzi gintuen. Orokorrean lege hau, argi-itzala guztiekin, onuragarria izan zen Espainiako ekonomiaren sustapenerako, barne merkatua egituratzeko eta, azken finean, modernizatzeko.

Entradas relacionadas: