Ekintza-gunea

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

3.2 Multzoa

Eguraldi mota: altuerako eta lurrazaleko zirkulazio atmosferikoen eraginez, urte osoan egoera atmosferikoen segida gertatzen da eta horiek eguraldi motak dira.

Ekintza gunea (antizikloia eta depresioa-borraska): Ekintza zentro termikoak airea hoztearen edo berotzearen eraginez sortzen dira. Antizikloi termikoa aire masa bat hozten denean sortzen da: aire hotzak pisu handiagoa du behera egiten du eta goi presioa eragiten du. Depresio termikoa airea berotzen denean sortzen da: aire beroak pisu txikiagoa du, gora egiten du eta behe presioa eragiten du.

Aire-masa: Tenperatura, heztasuna eta presioaren ezaugarri jakinak dituzten aire atalak dira.

Arro hidrografikoa: Lurraldearen atal bat da eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibai adarretara iristen dira.

Ibai-erregimena: Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur prezipitazioen garrantziaren araberakoa da.

Landaredi potentziala: Faktore fisikoak (klima, erliebea eta lurzorua) eragindako landaretza da, bertako faktore fisikoaren eraginez sortzen den landareria.

Baliabide naturala: Izaki bizidunei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira, adibidez, zuhaitzek oxigenoa ematen dute. Ekonomiaren ikuspuntutik, baliabide naturalak gizartearen ongi izateari eta honen garapenari modu zuzen batean (mineralak, elikagaiak…) edo zeharkako modu batean (zerbitzuak etab.) laguntzeagatik dira baliotsuak.

Arrisku naturalak:  Arrisku naturalak eragin ditzaketen ondorio katastrofikoen gatik gizakien bizitzari edo ongi izateari mehatxu egiten dioten ingurumen ezaugarriak dira

Entradas relacionadas: