Ekintzailetza eta Enpresa-Kudeaketa: Gida Osoa
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,02 KB
Jarrera ekintzailea
Jarrera ekintzailea duen pertsona merkatuan negozio-aukerak aurkitzeko gaitasuna duena da. Jarrera eta trebetasun egokiak dituen pertsona da, eta horretarako behar diren baliabideak lortzeko eta antolatzeko gaitasuna du.
Ekintzaile motak eta profilak
Ekintzaile motak
- Intraekintzailea: Besteen kontura ibiltzen den langilea da.
- Ekintzaile independentea: Norberaren kontura aritzen dena.
Ekintzaile profilak
- Ekintzaile bokazioduna: Produktu edo zerbitzu berri bat ekoizten edo merkaturatzen duen pertsona.
- Langile esperientziaduna: Enplegu bat izanik, bere kontura aritzeko asmoa duen pertsona da.
- Enpresa spin-offa: Enpresa berria jada eratuta zegoen enpresa batetik sortzen da.
- Spin-off akademikoa: Enpresa-proiektuak unibertsitate batean edo ikerketa-erakunde batean du jatorria.
- Ekintzaile behartua: Borondatezkoak ez diren arrazoiengatik bere proiektua abian jartzen duten pertsonak dira.
- Ekintzaile soziala: Enpresa-ekimenak ahalegin handiz garatzen dituen pertsona (irabazi ekonomikoaren gainetik, helburu soziala dago, adibidez, GKEak).
Ekintzailearen ezaugarriak
Banakoaren ezaugarri jakin batzuk eta inguruneko faktoreak dira oinarriak. Enpresa bat abian jartzeko asmoa duen pertsonak ekintzaile-profilari dagozkion gaitasunak eta trebetasunak izan behar ditu. Bi motatako ezaugarriak bereizten dira: pertsonalak eta sozialak.
Gaitasun pertsonalak
- Sormena: Ideia (produktu) eta kontzeptu berriak sortzeko gaitasuna.
- Ekimena: Ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna.
- Berrikuntza: Ideia bat gizartearen beharrak asetzeko prozesu, produktu edo zerbitzu bihurtzeko gaitasuna.
- Autoestimua: Norbera onartzeko eta balioesteko gaitasuna, bai eta norberaren helburuak lortzeko konfiantza ere.
- Norberaren ezagutza: Abiatuko den negozioari buruzko ezagutza teknikoak izan behar dira (merkaturatze-kudeaketa, kontabilitatea, giza baliabideak...).
- Lorpenera bideratzeko gaitasuna: Norberak nora heldu nahi duen jakiteko eta hori lortzeko erabateko prestasuna izateko gaitasuna (gogotsu aritzea).
- Irmotasuna eta jarraitasuna: Ideiei eta proiektuei irmotasunez eusteko gaitasuna.
- Erantzukizuna: Norbere ekintzen ondorioak bere gain hartzeko gaitasuna.
- Arriskuak hartzeko gaitasuna: Egoera zailak edo zalantzagarriak sortzen direnean, erabakimenez jokatzeko gaitasuna.
Gaitasun sozialak
- Lidergoa: Beste pertsona batzuk proiektu jakin batean parte har dezaten lortzeko gaitasuna.
- Talde-lanerako gaitasuna: Beste pertsona batzuekin batera lankidetzan aritzeko gaitasuna helburuak lortzeko.
- Elkartasuna: Lan-taldearen erabakiak onartzeko gaitasuna.
- Komunikazio-gaitasuna: Informazioa transmititzeko eta harremanak izateko gaitasuna (entzute aktiboa, enpatia eta asertibitatea). Erraztasuna izan behar du harreman pertsonaletarako, komunikatzeko eta negoziatzeko.
Ekintza-kultura
Gizarte, lan, ekonomia eta enpresa-ingurunea aldatzeko modu aktiboan parte hartzeko jarrera da. Merkatuak eskaintzen dituen negozio-aukerak identifikatuz eta beharrezko baliabideak (giza baliabideak, materialak, etab.) lortzeko gaitasunaren bidez gauzatzen da enpresa batean.
Kultura ekintzailetza oztopatzen duten faktoreak
- Ez gara ausartzen berritzen.
- Prestakuntza-gabeziak.
- Enpresa-bokaziorik eza.
- Enpresaburua gizartean ongi ikusita ez egotea.
- Enpresaburu batzuen espekulaziorako joera eta azkar aberasteko nahia.
- Kaskarkeria: garatu beharreko gaiei buruzko ezagutzarik eza.
- Beldurra arriskuari: porrotak izu-ikara sortzen du.
- Finantza-sistemaren eta ekoizpen-sistemaren arteko konpromisorik eza.
- Prozesu burokratiko gogaikarriak (agiri gehiegi eta prozedura geldoak).
- Enpresak sortzeko pizgarririk eza.
- Gehiegizko indibidualismoa: bazkiderik izan nahi ez izatea.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa
Negozioa enpresa bihurtzeko urratsak:
- Beste langile batzuk kontratatzea.
- Funtzio batzuk eskuordetzea (kontabilitatea, giza baliabideen kudeaketa...).
- Enpresaren zuzendaritzari lehentasuna ematea (planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea).
- Ekintzailea enpresaburu bihurtu behar da aldaketa hauek bideratzeko.
- Enpresaburu ekintzailea: Sormen handiko pertsona da, langile gaituak erakartzeko gai dena eta konpromiso sendoa duena (I+G+B).
Enpresaburu kontzeptuaren bilakaera historikoa
Enpresaburua ekoizpen-faktoreak antolatzen, planifikatzen, zuzentzen eta kontrolatzen dituen eragile ekonomikoa da. Bilakaera:
- Eskola klasikoa: Enpresaburua negozioaren jabea da.
- XVIII. mendea: Arriskuak hartzen dituen eragilea, ordainsari ez-ziurrak dituena.
- XX. mendea: Aurrerapen teknologikoei esker ekoizpena handitu zen. Finantzatzeko kapital handia behar zenez, sozietateak sortu ziren. Jabe eta enpresaburu kontzeptuak banandu ziren, enpresaburua zuzendari profesionaltzat hartuz.
Enpresaburuari buruzko teoriak
- Arrisku-hartzailearen teoria (Frank Knight): Galerak bere gain hartzen ditu eta ordainsari gisa hondar-mozkin ez-ziurra lortzen du.
- Enpresaburu berritzailearen teoria (Joseph Schumpeter): Berrikuntzak oreka-egoera hausten du, aparteko mozkina lortuz. Hiru fase: asmakuntza, berrikuntza eta imitazioa.
- Teknoegitura (John Kenneth Galbraith): Enpresa handietan kapitala bazkide askorena da, baina erabakiak profesionalek (teknoegiturak) hartzen dituzte.
- William Baumolen teoria: Bi tesi proposatzen ditu: ekintzailetza emankorra, ezemankorra eta suntsitzailea.
Arriskua ekintzailetza-jardueran
Enpresa-arriskua: Helburuak lortzea eragotz dezaketen gertaerak gertatzeko probabilitatea da.
Arrisku motak eta faktoreak
- Motak: Kanpo-arriskuak, barne-arriskuak, benetako arriskuak eta arrisku espekulatiboak.
- Faktoreak: Ekonomikoak, merkatu-arriskuak, kaudimengabeziagatikoak, kreditu-arriskuak, teknologikoak, antolaketakoak, izen onari eragiten diotenak, legezkotasun-arriskuak eta hondamendi-arriskuak.
- Kudeaketa: Kudeaketa arrazionalaren bidez, galera handiak saihestu eta mozkinak lortzeko aukerak baliatu behar dira.
Berrikuntza eta garapen ekonomikoa
Berrikuntza: Produktuetan, prozesuetan, merkaturatzean edo antolaketan aldaketa adierazgarriak egitea emaitzak hobetzeko.
Berrikuntza motak
- Originaltasunaren arabera: Errotiko berrikuntza (berria) edo gehikuntzazko berrikuntza (hobekuntza).
- Aplikazioaren arabera: Produktu-eskaintza, prozesuaren berrikuntza (fabrikazioa, logistika) eta antolaketa/kudeaketa.
- Merkaturatzearen berrikuntza: Diseinu, ontzi, kokapen edo sustapen metodo berriak.
Ezagutzaren ekonomia
Eredu berri honek estrategia-aldaketa dakar, ideietan eta zerbitzu espezializatuetan oinarrituta. Ezaugarriak:
- I+G+B inbertsioa: Oso bizkor hazten ari da.
- Baliabideak: Ezagutza, teknologia eta berrikuntza dira funtsezkoak (lurra, lana eta kapitalarekin batera).
- Teknologia: Produktibitatea handitzeko eta kostuak murrizteko ezinbestekoa.
- Lan-merkatua: Kualifikazio handiko profesionalen eskaera eta herrialdearen aberastasuna sortzea.