Ekitaldien Antolakuntza: Baimenak eta Komunikazio Plana

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB

Ekitaldiak Antolatzeko Gida: Baimenak eta Komunikazioa

1. Proiektuaren Baldintzak eta Kontratua

  • Proiektua aldatzeko baldintzak: Alde bakoitzaren ardurak zehaztu behar dira hasierako proposamena aldatuz gero (sustatzaileak aldaketak eskatu dituelako edota antolatzaileak arazo teknikoak izan dituelako).
  • Eranskinak: Komeni da eranskinak gehitzea; adibidez, hasierako aurrekontua eta bezeroak onartutako proposamenak.

Kontratuak alde bakoitzeko ordezkari legalek sinatutako bi ale izan behar ditu, alde bakoitzarentzat bana.

2. Ekitaldietako Baimenak eta Araudia

Ekitaldiak egiteko baimenak eskatu behar zaizkie lekuko erakunde ofizialei eta indarrean dagoen araudia bete behar da. Hona hemen ekitaldiak antolatzeko urrats orokorrak:

  1. Lekua aukeratu: Egoitzak ingurumen-ziurtagiriak eta irisgarritasun-baldintzak betetzen dituen egiaztatu.
  2. Udalari baimena eskatu: Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
    • Antolatzailearen datuak.
    • Ekitaldiari buruzko informazioa: lekua, ordutegia, programa, publiko mota, instalazioak, aparkalekua eta inguruko trafikoan izan dezakeen eragina.
  3. Araudia kontuan hartu:
    • Erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria.
    • Instalazioen segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria.
    • Osasun-zerbitzuak egotearen ziurtagiria.
    • Instalazio elektrikoaren segurtasun-ziurtagiria.
    • Toki itxien eta irekien babeserako plana.

Hornitzaileentzako Betekizunak

Hornitzaileei honako betekizun hauek eskatu behar zaizkie:

  • Langileak (edo autonomoak) Gizarte Segurantzan alta-egoeran daudela ziurtatzen duen dokumentu sinatua.
  • Lan-arriskuen prebentziorako planaren ziurtagiria.
  • Bestelakoak (hornitzailearen arabera):
    • Karpa, oholtza eta harmailak: Homologazio- eta segurtasun-ziurtagiriak.
    • Cateringa: Elikagaiak manipulatzeko kalitate-ziurtagiria.

3. Ekitaldiaren Berri Emateko Komunikabide-Plana

Ekitaldia diseinatu eta planifikatu ostean, haren berri eman behar zaio aukeratutako xede-taldeari. Komunikabide-plana egin behar da; bertan zehaztuko da komunikazioa zein hedabidetan, nola eta noiz egin.

Plan hori aurrez egin daiteke (komunikazio-plan orokorrean jasota) edota unean uneko gertaera bati erantzuteko presta daiteke espresuki. Komunikabide-plan ona egiteko, 9 urrats hauek jarraitu behar dira:

  1. Helburuak definitu: Zer lortu nahi da komunikabide-planarekin? Helburu nagusia ekitaldiaren berri ematea da, baina beste komunikazio-helburu batzuk ere aipatzea komeni da.

Marketin-ekitaldien kasuan, adibidez:

  • Enpresa, produktu edota zerbitzu berriren bat ezagutzera ematea.
  • Marka-irudia sortzea.
  • Bezeroak fidelizatzea.
  • Dagoeneko merkatuan dagoen produkturen bat sustatzea.

Entradas relacionadas: