Ekonomia Politika: Protektzionismoa, Zerga-Iruzurra eta TTIP

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

"Retirar la escalera" esamoldea eta protektzionismoa

"Retirar la escalera" esamoldea Ameriketako Estatu Batuen eta Britainia Handiaren jokabidea deskribatzeko erabili ohi da. Ekonomikoki hazten ari zirenean, bi potentzia hauek protektzionismo zorrotzaz baliatu ziren. Protektzionismo horrek hedapen ekonomiko handia eman zien, eta orain, handienak direnean, ekonomia txikiei protektzionismoa ukatzen diete.

Hau da, potentziek tontorreraino heltzeko babes-politikak aplikatu zituzten, baina orain liberalismora pasatu dira, eta hori da ekonomia txikiei aholkatzen dietena. Estatu Batuen eta Britainia Handiaren eskailera protektzionismoa izan zen, baina orain, goian daudela, eskailera hori kendu dute.

Transferentzia-prezioak eta zerga-bilketa

Transferentzia-prezioen trikimailua nazioarteko enpresetan bakarrik egin daiteke (herrialde batean baino gehiagotan filialen bat dutenetan). Horrela deitzen zaio, haien produktuen edo zerbitzuen prezioa beste filial bati salerostean merkatuan dagoen prezioa puzten dutelako.

Honek, prezioak hain garesti jartzean, erosten duen filialak herrialde horretan irabazitako mozkin guztia beste filial batera transferitzea eragiten du. Normalean, dirua joaten den filiala zerga-ehuneko oso baxua duen herrialde batean dago. Hortaz, nazioarteko filialek beti dirudi ez dutela mozkinik ateratzen eta ez dutela zergarik ordaintzen, herrialde bakar batean izan ezik (normalean ehuneko oso baxua duena); honek, ondorioz, gobernuaren zerga-bilketa gutxitzen du.

Merkataritza askeko akordioak eta TTIPa

Merkataritza askeko akordioek eremu batzuen arteko merkataritza askea bermatzen dute; adibidez, Europar Batasunean EEE-a dago, Ipar Amerikan NAFTA, eta abar. Horrela, ondasunak alde batetik bestera zerga "extra" edo gehigarririk ordaindu gabe joan daitezke. Normalean, akordio hauek enpresa transnazionalentzat onuratsuak izaten dira, baina ez enpresa txikientzat.

TTIP eta TiSA akordioak

TTIP: AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko akordioa da. Akordio honen inguruko elkarrizketak 2013an hasi ziren eta ez dira publikoak. Zaila da zertaz hitz egiten duten jakitea, gure ekonomian inpaktu handia izango lukeen arren. Gainera, beste leku batzuetan akordio hauek ez dira beti ondo atera, herrialde aberatsenak irabazle ateratzen baitira eta herrialde txiroagoak ezin baitira defendatu, izunak jartzen baitzaizkie.

TiSA: Antzeko akordioa da, baina zerbitzuei dagokienez. TiSA askoz garrantzitsuagoa da, ura, hezkuntza eta osasunari buruzkoa delako, baina ez da horri buruz asko hitz egiten.

Entradas relacionadas: