Ekonomiaren Sektoreak: Nekazaritza, Industria eta Zerbitzuak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,98 KB
Lehen sektorea: Nekazaritza eta abeltzaintza
Ekoizpen motak eta teknikak
- Nekazaritza intentsiboa: Espazio txikietan produktu kantitate handiak ekoizten ditu; ureztatze-teknikak, ongarriak eta produktu kimikoak erabiltzen ditu. Inbertsio eta kostu handikoa da, baina etekin handikoa.
- Nekazaritza estentsiboa: Lur eremu handietan egiten da eta labore bakarra lantzen du; hektareako produkzio txikia, eskulan gutxi eta inbertsio txikia eskatzen du.
- Abeltzaintza intentsiboa: Ganadua ukuiluratuta egoten da eta pentsuekin elikatzen da; inbertsio handiak eta etekin handiak ditu.
- Abeltzaintza estentsiboa: Aire zabaleko ustiategietan egiten da; abereek beren elikagaiak lortzen dituzte. Arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotua dago.
Kontzeptu nagusiak eta politika
- Nekazaritza-ustiapena: Nekazaritza-produkzioa enpresa baten edo nekazari beraren esku dagoena; tamainaren eta forma juridikoaren arabera sailkatzen da.
- Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA): Landutako lurren eta larreetarako erabiltzen diren lurren azalera; ez ditu etxeak, sastrakadiak eta basoak hartzen.
- NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasunak ezarritako politika; nekazaritza babestu, ekoizpena areagotu, nekazarien bizi-maila hobetu eta prezioak egonkortzeko helburua du.
- Akuikultura: Itsasoko edo ur gezatako landare eta animalia espezieak haztea.
Bigarren sektorea: Industria
- Industria: Energia erabiliz lehengaiak produktu erdi landu edo landu bihurtzen dituen jarduera.
- Enpresa: Produkzio unitate ekonomikoa; nortasun juridikoa du eta eraldatze jarduera egiten du.
- Industria deslokalizazioa: Produkzioa garapen gutxiagoko herrialdeetara eramatea, lan-kostu txikiagoak eta etekin handiagoak lortzeko.
- Goi-teknologiako industria: Ezagutza zientifiko eta teknologikoen berritze azkarra; ikerkuntza, garapena eta berrikuntza (I+G+B) ditu helburu.
Hirugarren sektorea: Zerbitzuak eta garapena
- Tertziarizazioa: Hirugarren sektoreak beste sektoreekiko pisua handitzen duen prozesu ekonomikoa.
- Garapen iraunkorra: Etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe oraingo beharrak asetzen dituen garapena.
- Garraio-azpiegiturak: Garraio-sistemaren oinarri materiala; hala nola, errepideak, portuak eta trenbideak.
- Plataforma logistikoa: Salgaien garraioaren logistikarekin lotutako jarduerak egiteko ingurua.
- Portu lehorra: Barnealdeko salgaien terminal intermodala; trenbidez itsas portuekin lotua dagoena.
- Frankizia: Establezimendu-katea; marka edo merkataritza-formula ustiatzeko lizentzia ematen du kontratu bidez.