Ekosistemen Piramideak eta Materiaren Zikloak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Ekosistemen osagaiak eta prozesuak

Ekosistemetan hainbat faktorek eta prozesuk hartzen dute parte: tenperatura, uraren faktore abiotikoak, lozorroa, migrazioa, jarduera, hostoak, organismoen bizi-zikloak, ugalketa, loratzea, ohiturak, faktore biologikoak saihesteko erregulazioa, arroketako argia, alga berdeak, fotosintesirako beharrezko elementuak eta uretatik kanpoko bizitza.

Piramide trofiko motak

Banakoen piramidea

Ekoizle eta kontsumitzaile kopurua adierazten du. Normalean piramide itxura du, baina batzuetan alderantzizkoa izan daiteke. Informazio hau ez da oso baliagarria eta gutxitan erabiltzen da, bizidun txiki batek eta handi batek balio bera dutelako.

Energiaren piramidea

Maila trofiko bakoitzeko energia adierazten du eta oinarri zabala du. Eguzki-argia nola transferitzen den aztertzen du, mailaz maila transferitzen den energia neurtuz. Ekosistema baten egoera ebaluatzeko, espezieen etorkizuna aurreikusteko eta ehiza edo arrantzan espezieen kontrolerako balio du.

Biomasaren piramidea

Maila trofiko bakoitzeko materia kantitatea adierazten du. Piramide forma izan ohi du gehienetan, ekoizleen arabera zabalagoa edo estuagoa izanik. Espezieen egoera ebaluatzeko eta bioakumulazioa nola gertatzen den azaltzeko lagungarria da, osasunarekin erlazionatutako erabakiak hartzeko.

Materiaren zikloak

Karbonoaren zikloa

Ziklo laburra: Ekoizleek fotosintesiaren bitartez atmosferan edo hidrosferan dagoen karbono dioxidoa finkatzen dute materia organikoan. Ekoizleetatik kontsumitzaileetara igarotzen da eta arnasketaren bidez atmosferara itzultzen da. Organismoak hiltzean, deskonposatzaileek karbono zatirik handiena ingurunera itzultzen dute.

Ziklo luzea: Izaki bizidunak hiltzean, haien hondakinak sedimentatu eta denborarekin erregai fosil bihurtzen dira. Erregai horiek edo zuhaitzak erretzean, karbono dioxidoa berriro askatzen da atmosferara izaki bizidunek berriz erabili dezaten.

Fosforoaren zikloa

Hainbat molekula garrantzitsuren osagaia eta funtsezko elementua da. Lurrazalean ioi fosfato gisa aurki daiteke. Landareek xurgatu eta fosforo organiko bihurtzen dute, kate trofikoan garraiatuz. Fosfatoak harri fosfatodunetatik eta errauts bolkanikoetatik askatzen dira; urak disolbatzean aintziretara edo itsasoetara daramatza. Bertan, fitoplanktonaren edo algen bidez berriro fosforo organiko bihurtzen da. Organismoak hiltzean hondora erortzen dira eta, denborarekin, harri bihurtuko dira.

Entradas relacionadas: