Elementuen Propietate Periodikoak
Clasificado en Química
Escrito el en
con un tamaño de 2,84 KB
Erradio atomikoa (atomoaren tamaina)
- Talde berean: Zenbat eta zenbaki atomiko (Z) altuagoa izan, orbita gehiago ditu; beraz, erradioa handiagoa da.
- Periodo berean: Zenbat eta Z altuagoa izan, karga nuklearra handiagoa da; beraz, elektroiak erakarriago daude eta atomoa txikiagoa da.
Ionizazio-energia (IE)
Atomo bati elektroi bat (e⁻) galtzeko eman behar zaion energia da.
- Talde berean: Zenbat eta Z altuagoa izan, orbita gehiago ditu; beraz, azken elektroia nukleotik urrutirago dago eta errazagoa da kentzen. Hau da, ionizazio-energia txikiagoa da.
- Periodo berean: Zenbat eta Z altuagoa izan, karga nuklear handiagoa da; beraz, azken elektroia kentzen zailagoa izango da erakarriago dagoelako. Hau da, ionizazio-energia handiagoa da.
Elektronegatibitatea
Atomo batek elektroiak (e⁻) erakartzeko duen joera da.
- Talde berean: Zenbat eta Z altuagoa izan, azken orbita urrutirago dago; beraz, elektroiak erakartzeko joera txikiagoa da.
- Periodo berean: Zenbat eta Z altuagoa izan, karga nuklear handiagoa da; beraz, elektroiak erakartzeko joera handiagoa da.
Erradio ionikoa
Atomo batek elektroi bat galtzen duenean (katioia), txikitu egingo da. Energia elementuko elektroietan banatzen da; elektroiak galtzean, energia elektroi gutxiagotan banatzen denez, atomoa txikitu egiten da. Zenbat eta positiboagoa izan, orduan eta txikiagoa da.
Atomo batek elektroia irabazten duenean (anioia), handitu egiten da. Energia-mailek energia elektroi berri bati ere eman behar diote; horregatik handitzen da.
Afinitate elektronikoa
Elektroiak hartzeko erraztasuna da. Atomo batek, gas egoeran dagoela, elektroi bat irabaztean trukatzen duen energia da. Honek energia askatzen badu (balio negatiboa), oso erraz hartuko du elektroia eta erosoago egongo da. Alderantziz, energia behar badu (balio positiboa), kosta egingo zaio elektroia hartzea.
- Talde batean: Goitik behera nukleoak egiten duen indarra txikiagoa da; horregatik, zenbat eta beherago egon, afinitate elektroniko txikiagoa izango da.
- Periodoetan: Zenbat eta eskuinerago egon, afinitate elektroniko handiagoa da. Gas nobleen kasuan, oso afinitate txikia dute.
Balentzia ionikoa
Gas geldoak ez diren beste elementu guztiek elektroiak hartzeko edo galtzeko joera dute, gas nobleen konfigurazio elektroniko oso egonkorra lortzeko.
- Positiboa: Galtzen duten elektroi kopurua da, gertuen duten gas geldoaren egitura lortzeko (metalak).
- Negatiboa: Irabazten duten elektroi kopurua da, gertuen duten gas geldoaren egitura lortzeko (ez-metalak).