Elsa scheelen txillardegi gaia
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,65 KB
-Jon Etxaideren bi nobela historikoak Joanak Joan eta Gorrotoa lege izan ziren.
Lehendabizikoa Etxahun herri olerkariaren biografia nobelatua da; bigarrena, aldiz,
Erdi Aroko ahaide nagusien arteko borrokei buruzkoa da. Azken honekin errazago
Ekar zezakeen gogora Etxaidek Gerra Zibila, gaia (euskaldunen arteko liskarra)
Aproposa baitzen. -Eleberri horrek Amabost egun Urgainen zuen izena eta Jose Antonio Loidik idatzi
Zuen 1955ean. Kostaldeko herri batean gertatutako heriotza susmagarri batek
Eragindako ikerketa du kontagai. Ez du, jakina, atzerriko nobela beltzen mailarik.
Baina arrakastasua izan zen eta euskarak ordura arte landu gabeko alor bati ekin
Zion. -Elementu berri ugari zituen Leturiaren egunkari ezkutuak: gaia bera, giroa (baserritik
Kanpokoa), estiloa (lehen pertsonan idatzia) edota erlijio ikuspuntu tradizionaletik
Urruntzea. Unamunoren eragina badu nobelak. Baina, batez ere, Sartre eta Camus
Idazle existentzialistena. -AUSPOA, herri-literatura jendearengana helarazteko Antonio Zabalak sortutako
Liburu-sorta handia izan zen. Salaberriaren nobela, esate baterako, bertan argitaratu
Zen -Elsa Scheelen izan zen Txillardegiren hirugarren nobela-lana. Euskara hobea zuen
Honek eta egitura aldetik ere landuagoa zegoen aurreko biak baino. Emakume
Belgikar baten arazo eta gorabeherak kontatu zituen Elsa Scheelenek.