Emozioak eta Sentimenduak: Zer dira eta nola bereizi?

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Emozioak eta erabakiak

Emozioak funtsezko elementuak dira pertsonak bizitzan hartzen dituen erabakietan. Arrazoia ez da gizakia une jakin batean aukera jakin bat hartzera bultzatzen duen gauza bakarra; askotan, emozioek eragin erabakigarria dute. Hona hemen adibide bat: “Lotsa ematen dit jendaurrean hitz egiteak. Aurre egin beharko nioke, baina onena horrelakorik behar ez duen lanen bat bilatzea dela uste dut.”

Afektibitatea eta emozioak

Afektibitatea: Gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira.

Emozioak: Kanpoko estimulu bati erantzuteko sortzen den asaldura-egoera fisiologikoa da. Emozioa, beraz, estimuluaren ondorioz sortzen den bat-bateko erreakzio fisikoa da.

Emozioen ezaugarriak

  • Aldi baterako prozesua: Behin hasiz gero, gehiengo batera iristen da eta, hortik aurrera, gutxiagotu egiten da agortu arte.
  • Erreakzio fisikoak: Emozio anitz daude (poza, tristura, beldurra...), baina eragiten dituzten erreakzio fisikoak (bihotz-taupadak azkartzea, tentsio muskularra...) oso antzekoak dira.

Adibidez: Haurtxoa negarrez ikusten dugunean, helduok izaten dugun erreakzioa asaldatzea eta erne jartzea izaten da. Inoiz haurrik zaindu ez badugu ere, erreakzio hori berezkoa da.

Emozioen eginkizun soziala

Emozioek eginkizun soziala ere badute. Emozioak gordetzea eta beste pertsonen emozioak ulertzea garapen afektiboaren alderdi garrantzitsuak dira.

Sentimenduak: definizioa eta bereizketa

Emozioa eta sentimendua iraupenaren eta bizitasunaren arabera bereizten dira:

  • Emozioa: Laburragoa eta biziagoa da.
  • Sentimendua: Gehiago irauten du eta ez da hain bizia.

Sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa da, eta emozio hori sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere mantendu egiten da. Ezinezkoa da estimulu jakin batek sorrarazten duen erreakzio fisiologiko emozionala kontrolatzea, baina sentimendua aldatu egin daiteke.

Sentimendua eta emozioa desberdinak izanda ere, mundu berekoak dira: afektuen mundukoak. Sentitzeko eta adierazteko era hori haurtzaroan sortzen hasten da.

Entradas relacionadas: