Energia: Iturriak, Lana eta Kontserbazio Printzipioa
Clasificado en Física
Escrito el en
con un tamaño de 4,78 KB
Energia eta Bere Propietateak
Energia: Magnitude fisiko bat da, gorputzek beren burua edo beste gorputz batzuk eraldatzeko duten ahalmena.
Energia-iturriak
Gizakiak hainbat baliabide naturaletatik lortzen du beharrezkoa zaion energia; baliabide horiei energia-iturri esaten zaie.
Energia-iturri berriztaezinak
Ikatza, gas naturala, petrolioa, material fusionagarriak (nukleoa elkartzea) eta fisionagarriak (nukleoa zatitzea).
- Abantailak: Lortzea nahiko merkea da eta teknologia oso garatua dago. Errendimendu handikoak dira eta ekoizpen etengabea dute agortu arte.
- Eragozpenak: Erreserbak mugatuak dira eta oso kutsatzaileak izan daitezke.
Energia-iturri berriztagarriak
Urtegietako ura, eguzki-erradiazioa, haizea, itsasoko ura, biomasa eta lur barneko beroa.
- Abantailak: Agortezinak dira eta ez dute kutsatzen.
- Eragozpenak: Errendimendu apala dute, lortzea garestia da eta teknologia ez dago oso garatua.
Lana eta Potentzia
Lana: Gorputz baten gainean indar bat egitean gorputza desplazatzen denean, lana egiten da.
Potentzia: Lana denborarekin erlazionatzen duen magnitudea da. Potentziak lanaren azkartasuna neurtzen du; hau da, zer lastertasunez gertatu den energia-transferentzia gorputz batetik bestera.
Energiaren Kontserbazio-printzipioa
Energia ez da sortzen ezta suntsitzen ere, soilik transformatu egiten da. Hala ere, transformazio bakoitzean, energiak transformatzeko kalitatea edo ahalmena galtzen du.
Gorputz baten gainean lan egiten duen indar bakarra pisua bada, ez dago energia-trukaketarik; energia mekanikoa kontserbatu egiten da.
Kontuan izan
denez,
izango dela.
-
“h” altueratik erortzen uzten denean: v1 = 0 denez, momentu horretan objektuaren energia mekanikoa guztiz energia potentziala da, aurkitzen den altueran egoteagatik eta bere abiadura zero izateagatik:
-
Altuera honetatik pasatzen denean: Energia mekanikoa energia potentzialaren eta energia zinetikoaren batura da (altuera eta abiadura baititu):
-
Lurrera iristen denean: Altuera zero bezala hartzen dugu (Ep3 = 0), eta energia mekanikoa guztiz energia zinetikoa da, lurrera iristean duen abiadurarengatik:
Ikusten dugunez, energia mekanikoa ez da aldatzen; aldatzen direnak energia potentziala (gutxituz doa) eta energia zinetikoa (handituz doa) dira. Hasierako energia potentziala energia zinetiko bihurtzen da. Beraz, beti betetzen da: