Energia Termikoa eta Uhin Mugimendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Energia Termikoa

Gorputz bat osatzen duten partikulen higiduraren ondorioz gorputzak daukan energiari deritzo energia termikoa.

Eredu Zinetiko Molekularra

Materia euren artean bereizita dauden partikulez osatuta dago. Partikulak etengabe higiduran dabiltza, euren arteko erakarpen eta aldarapen indarren arabera.

Materia hiru egoeratan aurki daiteke: solidoan, likidoan eta gaseosoan.

Termodinamikaren Oinarriak

  • Tenperatura: Gorputzen energia termikoaren neurri bat da.
  • Beroa: Bi gorputzen artean edo gorputz beraren atalen artean tenperatura desberdintasuna dagoenean agertzen dena.
  • Dilatazioa: Materia osatzen duten partikulek beroa jasotzen dutenean eta abiadura handiagoan higitzen hasten direnean gertatzen da.

Tenperatura Neurtzea

Desberdinetako bi gorputz ukipenean jartzean, beroenak energia pasatzen dio hotzenari, bi tenperaturak berdindu arte. Ezaugarri hauei esker, gorputzak dilatatzen egiten dira eta tenperatura berdindu egiten dute.

Beroaren Hedapena

Beroa hedatzeko 3 modu daude:

  1. Kondukzioa: Solido baten puntu batetik bestera partikulen desplazamendurik gertatu gabe beroa hedatzeko prozesua.
  2. Konbekzioa: Fluido baten partikulen higiduraren ondorioz beroa hedatzeari deritzo.
  3. Erradiazioa: Beroa edateko modu bat da, garraiatzeko materia partikularik behar ez duena.

Uhin Mugimendua

Higidura mota bat da, energia transmititzen duena materia garraiorik eragin gabe. Uhin izeneko perturbazio bat hedatzean gertatzen da.

Desberdinetako uhinak daude:

Uhinaren Ezaugarriak

  • Uhinaren Amplitudea: Uhina osatzen duten gailurren altuera maximoaren balioa.
  • Uhin Luzera: Gailur edo hurrengoaren arteko distantzia.
  • Periodoa: Oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora da.
  • Maiztasuna: Ingurune batera segundoko heltzen den uhin kopurua da.

Uhinen Norabidea

  • Zeharkakoa: Uhina osatzen duten partikulen bibrazioa perpendikularra da uhinaren hedapen norabidearekiko.
  • Luzeetarakoa: Uhina osatzen duten partikulen bibrazioak eta uhinaren hedapenak norabide bera dute.

Uhinen Sailkapena

  • Uhin Mekanikoak: Ingurune material bat behar dute transmititzeko.
  • Uhin Elektromagnetikoak: Ez dute ingurune materialik behar hedatzeko; hutsean hedatu daitezke.

Argia

Argia uhin elektromagnetiko bat da, hainbat gorputzek igortzen duten energia mota bat da eta ikusmenaren bidez hautematen dugu.

Hiru mota desberdin:

  • Gardenak: Argia pasatzen uzten dieten gorputzak dira.
  • Zeharrargiak: Zati bati bakarrik uzten diote argia pasatzen.
  • Opakuak: Ez diote argiari pasatzen uzten.

Entradas relacionadas: