Enpirismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

1.ENPIRISMOA LOCKErengandik HUMErenganaino.

Enpirismoak arrazionalismoaren ideia Nagusien eta metafisikaren aurkako kritika egin zuen. Hala ere, Arrazionalismoa Eta Enpirismoa ez dira kontrako filosofiak.//Enpirismoaren oinarria da Esperientziak ezinbesteko garrantzia duela ezagutzaren jatorrian eta Egiaztapenean.

JOHN LOCKE

Lockeren arabera, giza adimenean ez Dago jatorrizko printzipiorik: gizakiek ez dute esperientziaren aurretiko Ideiarik ezta ezagutzarik. Gure gogamena hutsik sortzen da: “tabula rasa”. Esperientzia da Ezagutzaren jatorria.//Esperientzia kanpokoa (kanpo Zentzumena) eta barnekoa (kanpotik hautemandakoare gogoeta) izan daiteke, eta Munduaren berri ematen digu, horrek gugan sortutako ideien bidez.

Bi motatako ideiak daude:

-Sinpleak: Kanpoko mundukoak, ezaugarri primarioen ideiak (irudia, Tamaina, adibidez; objektiboak dira), ezaugarri sekundarioak (kolorea, zaporea, Adibidez; subjektiboak dira) eta barruko esperientzia.

-Konplexuak: ideia sinpleez osatuta. Nolakotasunei buruzko ideiak dira.

Lockeren arabera, unibertsalak Adimenaren asmakeriak dira. Horien bidez, gizabanako asko adierazten dira, Baina ez dugu haien esperientziarik (ideia sinplea).//Horregatik, gizakiak lor dezakeen Ezagutza mugatua da, eta uko egin behar dio dena jakiteko nahiari.//Errealitateari buruz, Descartes Bezala, esaten du ez ditugula gauzak ezagutzen, hautematen ditugu gauza horiei Buruzko ideiak.

DAVID HUME

Bere iritziz, zentzumenen bidez Lortzen dugu ezagutza. Adimena bi motatako pertzepzioz osatuta dago: inpresioak Eta ideiak. Inpresioak ezagutzaren jatorria dira, eta ideiak haien kopiak Dira.Ideia bati buruz ziurtasuna Lortzeko, bere inpresioa behar da.//Bestalde, beste bi pertzepzio mota Daude: bakunak (inpresioak eta ideiak ezin dira banatu) eta konplexuak (banatu Ahal dira, kolorea...).//Ideiak elkar daitezke beste Konplexuagoak sortzeko, lege batzuk jarraituz: antzekotasuna, hurbiltasuna eta Kausa-efektu erlazioa.//Gizakiak ideiak lotzen ditu, Proposizioak sortuz. Horiek ezagutza zientifikoaren oinarria dira. Bi mota Daude:

-Ideien loturak: matematikari dagozkio, ziurrak dira eta ez dute Esperientziarik behar frogatzeko.

-Gertatzeko arazoak: esperientziari dagokio frogatzea.

Kanpoko errealitatea aztertzeko Kausalitate-printzipioa erabiltzen da: “efektu orok badu bere kausa”. Honen oinarria Ohitura da. Gertakari batzuk etengabe elkarturik agertzen direnean, beti Horrela direla sinesteko joera dugu. Hortaz, natur-zientziak lege probableak Soilik egin ditzake, inoiz ez behin betikoak.//Etikari dagokionez, sentimenduak dira Moralaren oinarria, ez arrazoimena. Zerbait atsegina bada ontzat joko dugu, eta Bestela txartzat.

Entradas relacionadas: