Enpresa-motak eta Osagaiak: Sailkapena eta Antolaketa
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Enpresa-motak
Jardueraren araberako sailkapena
Jarduera motaren arabera, hiru sektore bereizten dira: lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreak.
Ekoizpen-baliabideen jabetza
Enpresak pribatuak edo publikoak izan daitezke (adibidez, TUVISA eta McDonald's).
Forma juridikoa
Forma juridikoak esan nahi du erakunde batek bere nortasun propioa duela, hura osatzen duten banakoen nortasuna edozein izanda ere.
- Banakako enpresak: Nortasun fisikoa dute.
- Sozietateak: Nortasun juridikoa dute.
Enpresen osagaiak
Kapital-ondasunak
Enpresak bere jarduera egin ahal izateko dauzkan ondasunak dira:
- Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduek osatzen dute (makinak, erremintak, etab.).
- Aktibo korrontea: Aldian-aldian berritzen diren ondasunek (lehengaiak) eta etengabe zirkulatzen ari denak (dirua) osatzen dute.
Enpresen antolaketa
Gaur egun, ohikoena enpresa arlo funtzional espezializatuetan banatuta antolatzea da:
- Hornikuntza: Materialak erostea eta biltegiratzea dagozkio.
- Ekoizpena: Enpresa-jardueraren xede den produktua ekoizten du, lehengaiak edo beste ondasun batzuk eraldatuz.
- Giza baliabideak: Enpresarako gizataldea antolatzen eta kudeatzen du.
- Marketina: Produktuaren merkaturatzearekin eta banaketarekin zerikusia duen guztiaz arduratzen da.
- Finantzaketa eta inbertsioak: Funtsak biltzen ditu, inbertsioak eta behar diren azpiegiturak eskuratu eta mantendu ahal izateko.
- Zuzendaritza: Beste arlo guztiak antolatu eta koordinatzen ditu, jarritako helburuak lortzeko.
Organigrama: Enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa da.
Ingurunea
Enpresaren ingurunearen parte dira enpresaren jarduera baldintzatzeko moduko kanpo-faktore guztiak.
- Ingurune orokorra: Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira; adibidez, kultura, ekonomia, gobernu-aldaketak, energiaren prezioaren igoera eta greba orokorrak.
- Ingurune espezifikoa: Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Enpresa aritzen den sektoreko lehiarekin dute zerikusia faktore garrantzitsuenek: lehiakideen kopurua, bezeroak, hornitzaileak eta ordezko produktuen mehatxua.