Entrenamendu Metodoak, Testak eta Indar Motak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
Entrenamendu metodoak
- Etenekiko entrenamendua: Esfortzu errepikapenean oinarrituta. Luzerak: 100 eta 400 metro bitartekoak. Errekuperazioa: Osoaren 2/3ak (120 t/m). Ekintza aktiboa (trostan, oinez...).
- Erritmo-erresistentzia: Erritmo bizkorrean egindako errepikapenak, potentzia aerobikoa lantzeko.
- Abiadura-erresistentzia: Erresistentzia anaerobikoa lantzeko erabiltzen da. Intentsitatea: %85-95.
- Zirkuituko entrenamendua: Hainbat geltokiz osatutako ibilbide batean oinarritutakoari deritzo. Geltoki bakoitzean ezaugarri ezberdinetako ariketak dira, espazio edo/eta ariketa ezberdinetan oinarrituta (Adibidez: 10 ariketa, 4 bira...).
Testak
- Cooper-en testa: Erresistentzia aerobikoaren berri jasotzeko balio duen test sinplea.
- Course navette testa: Potentzia aerobiko gorena ezagutzeko baliagarria den test progresiboa.
- Rufier testa: Hanketako flexio batzuk eginez, taupadak momentu ezberdinetan hartuta eta formula bat aplikatuz, lortzen dugun indizeak adieraziko digu erresistentzia maila.
- Distantzia ezberdinak eginez: 300, 1000, 1500, 2000 m...
Indarra
Gihar uzkurduraren bidez, kanpoko erresistentziaren kontra jarduteko gizakiok dugun ahalmena.
Uzkurdura motak
- Uzkurdura isotonikoa: Mugimendua burutzen duen giharren laburtzapen edota luzapena gertatzen denekoa da.
- Zentrokidea: Giharren luzera txikitzen da (mugimendu azelerazioa).
- Eszentrikoa: Giharren luzera handitzen da (desazelerazio edo galdaketa).
- Uzkurdura isometrikoa: Giharrak mugitzen ez den pisua edo objektu baten aurka indarra egiten duenean gertatzen da (estatikoa).
- Uzkurdura auxotonikoa: Isometrikoa eta isotonikoa. Hasieran isotonikoa, amaieran isometrikoa (goma gogor batetik tiratzean, arku jaurtiketa).
Indar motak
- Indar gorena: Karga maximoaren kontra lor dezakegun borondatezko uzkurdura gorena da (harri-jasotzaileak).
- Abiadura-indarra: Kanpoko erresistentzia gainditzerakoan abiadura handieneko uzkurdura egiteko ahalmena (atletismoko jauziak).
- Erresistentzia-indarra: Erresistentzia txiki edo ertain baten kontra indar lanean irauteko ahalmena da (txirrindulariak).