Epika

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

EPIKA Epika hitza  grekoko “epos” hitzetik dator, honen esanahia “istoria” da baina, ondoren, gizon eta heroi historikoei buruz hitz egiten zuen olerkia bezela ulertu zen. Gertakizun edo ekintza adierazgarriak (bortitzak edo heroikoak gehienetan) kontatzen dituen literatura generoa dela esan dezakegu.Jatorria: literaturan, lehenengo manifestazioak ahozkoak ziren eta ez zuten autore ezagunik. Forma: Bertsotan idatzita dago eta besifikazio sistema kultu bat erabiltzen zuten. Tematika: Gai historikoak,erlijiozkoak eta nazioanalak lantzen ziren batez ere. Greziar epikatik ateratako heroiak epika latindarraren oinarri bilakatuko dira. Pertsonaia heroikoak: Erromatarrek, epika sortzeko, “Iliada” eta “Odisea” olerkiak hartu zituzten erreferentzi moduan, haiek, heroi mitiko bezala Eneas autatu zuten. Figura erretorikoak: Genero orala zenez, testua hobeto gogoratzeko rapsodak  erabiltzen zituzten.Genero e jatorria:Jainko greko eta erromatarren arteko nahasketa gertatu zen eta lehen kantu epiko erromatarren sorrera bultzatu zen.Livio AndronikoBizitza: Haurra zelarik, preso hartu zuten Tarento hirian, esklabo bihurtu zen. Livioak, bere semeen maisu jarri zuen, eta urte batzuk geroago manumisioa, askatasuna eman zion.Livio maisu bezala bizi nahi zuen, eta eskola bat zabaldu zuen, grekerazko literatura lanak ikasten ziren.Androniko Homeroren Odisea latinera itzuli zuen Odissia bezala ezagutua.Obrak: Odusia, Odisea poema epikoaren latinezko egokitzapena.Tragediak: Achilles, Aegisthus, Aiax Mastigophorus, Andromeda, Antiopa, Danae, Equos Troianus, Hermonia, Tereus.Komediak: Gladiolus, Ludius.NevioErromatarra eta plebeioa zen, askatasun osoz bere iritzia ematen zuen, arazo larriak izan zituen noblezia erromatarrarekin. Poesia latindarrari hasiera eman zion eta Gerra punikoan datzan Epopeia baten egilea zen, Bellum Poenicum izena duena. Gerra horretan parte hartu zuen. Kartagok eta Erromak elkarren aurka borrokatu zuten.EnnioBere “Annales” deituriko obran, Homero inspirazio iturri bezala erabiliz, Erromaren jatorria eta bere garaia arteko historia azaltzen du.Augustoren garaiko epikaErromak, Errepublikaren amaieran bizitzen duen krisi larriaren ondoren.Augustok, Erromaren ohitura eta moralaren erregenerazio bat sustatzen saiatzen da eta honetarako, garaiko idazleetaz baliatuko da bere helburu politikoak aurrera eramateko.Virgilio Publio Virgilio Marón Andesen jaio zen. Poeta latindarra izan zen. Filosofia, matematikak eta erretorika ikasi zituen. Hasieran epikurearren eragina jasan zuen  baino denborarekin platonismora jo zuen.Obrak:“Bucolicas”​, artzaien istoriak jorratzen zituzten.“Georgicas”,landa bizitza eta nekazariak goraipatzen ditu.“Eneida” poema epikoa izan zen. Eneida,K. A. I. Mendean idatzitako epopeia bat da. Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, mito greziar ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.

Entradas relacionadas: