Eraginkortasun ekonomikoa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

GBFaren kontestualizazioa:
1.GBFaren karakterizazioa:

Enpresaren langileek eta enpresak berak elkarrekin daukaten harremanean eragina duten erabaki nahiz ekintzen ardura duen empresa kudeaketa arloa.
Aipaturiko erabaki eta ekintza horiek hartzeak enpresak aduzcan helburuak betetzea ahalbidetzen du.
Lan Harremana badago- GB Funtzioa; GB Funtzioa badago- GB Zuzendaritza
GBZuzendaritzaren helburuak
: -Eraginkortasun ekonomikoa: empresa baten errendimendu materialerako programak (ondasun eta zerbitzuen produkzio eta banaketa) ahalik eta ondoen betetzea, langileek egindako ekarpenen bidez beti ere, lanaren produktibitatean (errendimenduaren arteko erlaziorik onena, faktorearen erabilera) eta ekonomizitatean (ahalik eta kostu txikienekin ahalik eta errendimendurik onena) oinarriturik. Eraginkortasun ekonomikoaren barruan sartzen dira, baita ere, kalitate helburu batzuk lortzea (gizabanakoen ekarpenetan, antolakuntzan eta kanpoalderako irudian) eta erakundeak beti eraginkor jarrai dezan beharrezkoa den malgutasun eta moldagarritasun maila lortzea. -Eraginkortasun soziala: erakundeko pertsonen, eta neurri batean, gizartearen beraren, itxaropen, premia eta interesei hobeto erantzutea esan nahi du. Enplegatuek enpresarekiko duten identifikazioan eta erantzukizunean, nahieran, motibazioan eta enpresari egingo dioten ekarpenean (produktibitatea, kalitatea eta moldagarritasuna) eragingo du. -Integrazioa: giza baliabideen helburu eta politikek enpresaren gainontzeko politikekekin bat etorri beharra; giza baliabideen politiken eta helburuen arteko egokitasuna (aukeraketa, prestakuntza, ordainketa..); eraginkortasun ekonomikoaren eta eraginkortasun sozialaren bateratasuna, erakundearen eta bere langileen jomugen integrazioa.

Entradas relacionadas: