Eraikuntzako Materialak: Ezaugarriak eta Erabilerak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB

Zimenduak: Zergatik egiten dira?

Eraikinari eusten diotelako eta hura egonkortzen dutelako.

Granitoaren ezaugarriak eta erabilera

  • Jatorria: Jatorri magmatikoa du.
  • Ezaugarriak: Gogorra, dentsitate handikoa eta konpresio-esfortzuekiko zein ingurumen-baldintzekiko erresistentzia handikoa da.
  • Akabera: Landu eta leundu daiteke, gainazalak distira izan dezan.
  • Erabilera: Kolore askotakoa da eta hormak, zoruak eta sukalde-gainekoak egiteko erabiltzen da, besteak beste.

Zeramika lortzeko prozesua

Zeramikazko materialak buztina beste material batzuekin (harearekin eta metal-oxidoekin) nahastuta lortzen dira:

  1. Nahasketa xehatu eta ura gehitzen zaio.
  2. Moldeatu egiten da nahi den forma emateko.
  3. Lehortu eta labean sartzen da, egos dadin.

Beira bikoitza leihoetan

Beira bikoitza leihoetan jartzen da kolpeekiko erresistentzia handiagoa eduki dezan.

Igeltsua nola lortzen da?

Igeltsua izen bereko mineraletik lortzen da, mineral horri ia hezetasun guztia kentzen dion prozesu baten bitartez.

Hormigoi armatua: Nola egiten da?

Hormigoiak ongi eusten die konpresio-esfortzuei, ez ordea trakzioei. Eragozpen hori gainditzeko, altzairuzko barrez indartzen dira hormigoizko zutabeak eta habeak. Hormigoia eta altzairua neurri bertsuan dilatatzen eta uzkurtzen direnez, hormigoian pitzadurak sortzeko arriskua txikiagoa da.

Kobrearen erabilerak

Instalazio elektrikoetan eta hodien fabrikazioan erabiltzen da (ur- eta berokuntza-instalazioak egiteko).

Artelazkiaren ezaugarriak eta erabilerak

Material natural bat da, artelatzaren azaletik lortzen dena. Hezetasunarekiko erresistentea da eta beroaren eroale txarra. Barrualdean gelaxkak edo hutsuneak dituenez, zarataren isolatzaile ona da.

Merkatuan hainbat modutan aurki daiteke: pikor, plaka edo biribilki gisa. Zoruak eta hormak estaltzeko erabiltzen da.

Poliuretano-aparraren erabilerak

Beroaren nahiz zarataren isolatzaile eta betegarri gisa erabiltzen da.

Pintaketa teknikak

Pinturak, moketak eta paper pintatua.

Entradas relacionadas: