Erantzun inmunologiko humorala

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

INMUNOLOGIA: Sistema inmunitarioa izaki bizidunek ingurune eragile patogenoetatik defendatzeko duten mekanismo multzoa. MEKANISMO MOTAK: 1-Kanpo defentsak edo Kanpo hesiak: Lehenengo defentsa lerroak: Patogenoak sartzea ekiditzea dute helburu(a-kanpo hesi fisiko, mekaniko edo anatomikoak b-Kanpo hesi kimikoak eta biokimikoak c-Kanpo hesi mikrobiologikoak, biologikoak edo ekologikoak) 2-Barruko defentsak: Patogenoa organismoan sartzen bada aktibatzen dira eta organismoak erantzun inmunitarioarekin erreakzionatzen du. Bi motatakoa izan daiteke: a) berezko erantzun inmunitarioa edo ez-espezifikoa-hantura erreakzioa(bigarren defentsa lerroa) b)Moldaerazko erantzun inmunitarioa edo espezifikoa( hirugarren defentsa lerroa) Bi motatakoa: erantzun zelularra eta erantzun humorala.  

INMUNITATEA: Definizoa:  Indibiduo batek jartzen duen erresistentzia, eragile patogenoak bere organismaoren barruan garatzearen aurrean eta beraz, eritasun infekziosoa izatearen aurrean. Bi motatakoa: 1-Sortzekiko inmunitatea edo Berezko inmunitatea: Hau da indibiduoa sortzen edo jaiotzen denetik duen inmunitatea, inolako germenekiko kontakturik eduki gabe. Inmunitate honen erantzuleak edo eragileak dira: a) kanpo defentsak, hesi fisikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak b)Lerro mieloideko neutrofiloak( granulozitoak dira) eta makrofagoak (monozito bezala sortzen direnak) c) NK zelulak (lerro linfoidekoak) d) Osagarriko sistema osatzen duten 20 inguruko proteina multzoa e) zitokinak 2-Hartutako edo moldaerazko inmunitatea: hau da indibiduoak lortzen duena jaio ondoren eta patogenoarekin kontaktuan egon ondoren. Hartutako inmunitatearen erantzuleak dira: -Linfozitoak( B eta T) -Linfozitoak sortzen dituzten substantziak: inmunoglobulinak batez ere. Izan daiteke( A-aktiboa ala pasiboa, B-Naturala ala artifiziala) (Bertze aldin jarraitu) 

Entradas relacionadas: