Erdi Aroko Gizarte Feudala: Egitura eta Ezaugarriak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,49 KB
Erregea eta Noblezia
Erregea jainkoak aukeratu zuela suposatzen bazen ere, kargua hereditarioa zen eta dinastiak osatzen ziren. Dinastia aldaketa bat baldin bazegoen, errege berria goi-nobleziakoen artetik aukeratzen zen. Erregeak botere mugatua zuen eta nobleziaren laguntza behar zuen erreinua kontrolatzeko; horregatik, “berdinen artean garrantzitsuena” deitzen zitzaion.
Goi Noblezia
Konde, duke eta markesak ziren botere gehien zeukatenak. Erreinua feudoetan banatuta zegoen eta bakoitza feudo baten jabe zen. Beraien ardura bakea ziurtatzea, juzgatzea eta defendatzea zen.
Behe Noblezia (Zaldunak)
Zaldi bat eta armak mantentzeko adina aberastasun izan behar zuten. Askoz botere gutxiago zuten goi nobleziakoek baino eta sarritan haien basailu bihurtzen ziren.
Emakume Nobleak (Damak)
Erdi Aroko gizartea oso matxista zen eta emakumeen funtzioa ezkontza adostuen bidez aliantzak egitea zen. Hala ere, salbuespenak egon ziren, hala nola Urraca Leoikoa edo Akitaniako Leonor.
Gerra eta Defentsa
Gerrako protagonistak nobleak ziren, zaldiz eta armadura astunekin borrokatzen zutenak. Hala ere, nekazariak ziren ejertzitoaren gehiengoa. Gerren helburua gazteluak konkistatzea zen, setioen bidez.
Gazteluen Funtzionalitatea
Gazteluak lurraldea kontrolatzeko eta babesteko eraiki ziren. Hasieran egurrezkoak baziren ere, geroago harrizkoak bihurtu ziren. Gaztelu klasikoak patio bat, omenaldi dorrea eta zerbitzuak (errementaria, ikuiluak) zituen.
Eliza eta Kleroa
Elizak eragin erabakigarria zuen gizartean, bizitza zerura joateko fase bat bezala ikusten baitzen.
- Goi Kleroa: Obispoak eta abadeak, botere politiko eta ekonomiko handikoak.
- Behe Kleroa: Apaizak eta monjeak, herritarrengandik gertuago zeudenak.
- Ordena Militarrak: “Monje gerlariak” (adibidez, Tenplarioak), kristautasuna babesteko biolentzia erabiltzen zutenak.
Nekazariak eta Artisauak
Gizartearen oinarria nekazariak ziren:
- Jopuak: Jaunaren menpekoak, lurrak lantzearen truke babesa jasotzen zutenak.
- Nekazari libreak: Beraien lur propioak (alodioak) lantzen zituztenak.
- Kolonoak: Lurrik gabeko nekazariak, errenta baten truke lurrak alokatzen zituztenak.
Artisauak eta merkatariak gutxiengoa ziren, gehienbat autokontsumoan oinarritutako ekonomia baitzen.