Erdi Aroko gizarte feudala: oinarriak eta nekazariak
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,32 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Erdi Aroko gizarte feudalaren oinarriak azaltzen ditu: basailutza-ituna, feudoaren egitura (erreserba eta mantsoa) eta jaun feudalen jurisdikzio-eskubideak. Nekazarien artean jopuen eta nekazari askeen arteko aldea ere ikasiko duzu, haien lan-baldintzak eta nekazaritza-ekoizpenaren ezaugarriak barne.
Puntos clave
- Basailutza-ituna: nobleak monarkaren basailu ziren, leialtasuna eta laguntza militarra eskainiz; trukean feudoa jasotzen zuten.
- Feudoa bi zatiz osatuta zegoen: erreserba (jaunak zuzenean ustiatua, jopuek lantzen zutena) eta mantsoa (nekazari askeek lantzen zutena, errenta ordainduz).
- Jaun feudalek justizia egiteko eta zergak kobratzeko eskubidea zuten beren feudoetan.
- Jopuak jaunaren aginpean zeuden, kobratu gabe lan egiten zuten eta ezkontzeko edo feudotik joateko baimena behar zuten.
- Nekazari askeek herrixketan bizi ziren, beren ekintzak erabakitzen zituzten eta elizari hamarrena ordaintzen zioten.
- Lur-atsedenaren sistema zela-eta, urtero lursailaren erdia soilik lantzen zen, nekazaritza-ekoizpena oso txikia zelarik.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Gizarte feudalaren oinarriak
Erdi Aroa garai arriskutsua zela ikasi dugu. Gainera, monarkak ez ziren gai euren erresumak defendatzeko. Egoera horretan, nekazariek, defentsa bila, nobleen babesa bilatu zuten. Ordainetan, nobleentzat lan egin eta haien aginduak bete behar zituzten. Horrela, nekazariak jopu bihurtu ziren.
Erdi Aroko Europan Elizak botere handia zuen, eta esklabotza ez zuen begi onez ikusten. Beraz, Europatik ia desagertu zen; horren ordez, jopuak agertu ziren. Ez ziren esklaboak, baina antzekoak ziren.
Basailutza eta feudoa
Nobleak elkarri eta monarkari lotuta zeuden basailutza-itun baten bidez. Nobleak monarkaren basailu bihurtzen ziren (leialtasuna eta laguntza militarra eskainiz). Trukean, monarkak feudo bat ematen zien, hau da, nobleak gobernatuko zituen lur batzuk.
Feudoaren egitura
Feudoa bi eratako lurrez osatuta zegoen:
- Erreserba: Jaunak zuzenean ustiatzen zuen lurraldea zen (gazteluak, basoak, laborantzako sailak...). Jopuek lantzen zituzten eta, ordainetan, jaunak jatekoa ematen zien.
- Mantsoa: Jaunak nekazari libreei utzitako lurrak ziren. Hauek landu eta elikagaiak lortzen zituzten handik, jaunari errenta bat ordaintzearen truke.
Jaun feudalek jurisdikzio-eskubideak zituzten beren feudoetan: justizia egin eta zergak kobratzen zituzten. Feudo bakoitzean, gazteluaz gain, herrixkak zeuden; bertan bizi ziren jaunaren mende zeuden nekazariak.
Nekazariak Erdi Aroan
Erdi Aroko gizartean nekazariak ziren talderik ugariena. Oso nekazari gutxi ziren beren lurren jabe; gehienek besteen lurrak lantzen zituzten, normalean nobleenak edo kleroenak.
Nekazarien bizimodua eta lan-baldintzak
Nekazarien bizimodua ez zen batere erosoa. Egiten zuten lana oso gogorra zen. Bizitzak laburrak ziren: 40 urtetik gorakoak zahartzat hartzen zituzten. Egunsentitik gauera arte lan egiten zuten, baita zaharrek eta haurrek ere. Oso lanabes soilak erabiltzen zituzten: igitaiak, aitzurrak, erromatar goldeak...
Jopuak eta nekazari askeak
Egoera okerrenean bizi zirenak jopuak ziren:
- Jaunaren aginpean zeuden erabat.
- Kobratu gabe egiten zuten lan, janariaren truke.
- Jaunaren baimena behar zuten ezkontzeko edo feudotik joateko.
- Egoera gurasoengandik jasotzen zen oinordetzan.
Nekazari guztiak ez ziren jopuak, nekazari askeak ere bazeuden:
- Herrixketan bizi ziren, beren ekintzak erabakitzen zituzten eta feudotik alde egin zezaketen.
- Mantsoak lantzen zituzten eta, horren truke, errentak ordaintzen zizkioten jaunari, baina gainerako uzta berea zen.
- Elizari hamarrena ordaintzen zioten.
Herrixkako bizimodua eta nekazaritza
Lurrak emankortasuna berreskuratzeko, atseden hartzen uzten zuten. Urtero lursailaren erdia soilik lantzen zuten, eta beste erdia lugorri uzten zuten (landu gabe). Hori dela eta, nekazaritza-ekoizpena oso txikia zen.
Batez ere zerealak lantzen zituzten: garia ogia egiteko eta garagarra garagardoa egiteko.
Preguntas frecuentes
Zer da basailutza-ituna Erdi Aroan?
Nobleak monarkari lotzen zituen itun bat zen. Nobleak leialtasuna eta laguntza militarra eskaintzen zizkion monarkari, eta monarkak feudo bat ematen zion trukean.
Zein da feudoaren egitura?
Feudoa bi eratako lurrez osatuta zegoen: erreserba, jaunak zuzenean ustiatzen zuena, eta mantsoa, nekazari libreei utzitakoa eta errenta bat ordainarazten zena.
Zein da jopuen eta nekazari askeen arteko aldea?
Jopuak jaunaren aginpean erabat zeuden, kobratu gabe lan egiten zuten eta ezkontzeko baimena behar zuten. Nekazari askeek, berriz, herrixketan bizi ziren, beren ekintzak erabakitzen zituzten eta feudotik alde egin zezaketen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.