Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Hirien Bilakaera

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Biztanleriaren bilakaera eta hazkundea

1. Erdi Aroan Europako biztanleria asko handitu zen, 45 milioitik 75 milioi biztanle ingurura. Bilakaera honako hau izan zen: 1300ean 75 milioi, 1400ean 45 milioi eta 1500ean 70 milioi.

Hazkundearen arrazoiak

2. Biztanleria hazkundearen kausak hauek izan ziren: biztanleria hobeto elikatuta zegoen, gaixotasunen aurreko erresistentzia hobetu zen eta heriotza-tasak behera egin zuen.

Ekonomia eta merkataritza

4. Merkataritza hasi zen, merkatuan nekazaritzako produktu gehiago zegoelako eta jendeak erosahalmen handiagoa zuelako. Horrekin batera, garraioan egondako zenbait berrikuntzak trukeak sustatu zituzten.

5. Erdi Aroan azokak merkatu handiak ziren, leku eta data finkoetan egiten zirenak.

6. Europarrek luxuzko produktuak inportatzen zituzten eta ehunak eta armak esportatzen zituzten.

Erdi Aroko hiriak

Hirien morfologia eta antolaketa

7. Erdi Aroko hiriak morfologia aldetik: oinplanoa oso irregularra zen eta erdigunean kokatutako plaza baten inguruan antolatzen zen. Plazan, katedrala, udaletxea eta lonja egoten ziren. Biztanleria auzoetan biltzen zen, erlijioaren arabera edo artisautza-jardueraren arabera. Kaleak estuak ziren.

Harresitik kanpo, monasterioak eta auzo berriak sortzen ziren: errebalak.

Gaur egungo hiri nagusiak: Madril, Paris, Erroma, Londres eta Berlin. Erdi Aroko garrantzitsuenak: Paris, Milan, Venezia, Florentzia eta Genova.

Artea eta arkitektura

Estiloak, eskultura eta pintura

8. Erdi Aroko arkitektura estilo aniztasunagatik eta eguneroko bizitzan izan zuen eraginagatik nabarmentzen da. Estilo nagusiak bizantziarra, erromanikoa eta gotikoa izan ziren.

Eskultura gotikoan: erlijio gaiak, monarkak eta nobleak irudikatzeko lanak, eta eszena narratiboak osatzen ziren. Aurpegiek sentimenduak adierazten zituzten, eta irudiek bolumen eta mugimendu-sentipena zuten.

Pintura: eraikin gotikoek leihate handiak zituzten. Tenple-pinturak eta kolore-pigmentuak olioarekin erabiltzen ziren. Bi eskola nagusi zeuden: Italiako eskola eta Flandesko eskola.

Gizarte-antolaketa eta boterea

Burgesiaren sorrera eta gremioak

9. Erdi Aroko gizartearen antolaketan talde berri bat agertu zen: burgesia. Burgesek beren produktuak saltzen eta beren negozioetan irabazten zuten. Bi maila bereizten ziren:

  • Goi burgesia: merkatari handiak eta bankariak.
  • Behe burgesia: artisauak eta merkatari txikiak.

Burgesiaz gain, nobleak, klerikoak eta herri xeheko jende asko zegoen.

11. Gremioak lanbide bereko langileen elkarteak ziren, eta beren arau propioak sortzen zituzten.

12. Burgesak funtsezkoak ziren erregeentzat, bai ekonomikoki, bai politikoki.

13. Errege-erreginek legeak edo hiri-gutunak sinatu zituzten burgesen babesa izateko.

Behe Erdi Aroko krisia

15. XIV. mendean, Europako biztanleek zenbait zorigaitz sufritu zituzten, hala nola, gosea, gerra eta izurritea. Horiek guztiek behe Erdi Aroko krisia eragin zuten.

Entradas relacionadas: