Eremu grabitatorioa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Isaac Newtonek grabitazio unibertsalaren legea proposatu zuen. Horren arabera, lurrean objektuak erorarazten dituen indarra eta ilargia bere orbitan iraunarazten duena mota berekoak dira.

NEWTONEN GRABITAZIO UNIBERTSAL
Bi partikula materialek elkar erakarri egiten duten, bere masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.
 EZAUGARRIAK:
-Indar-bektorearen norabide eta noranzkoa bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Indarraren adierazpenean ageri den minus zeinuak adierazten duenez, F12 eta u1 bektoreek elkarren aurkako noranzkoak dituzte. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.
-Distantziarako indarrak dira; hots, urrunera eragiten dutenak. Ez da beharrezkoa inolako ingurune materialik masen artean. 
 -Beti ageri dira binaka. Bi indarrak modulu berekoak eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkokoak. Akzio- eta erreakzio-indarrak dira:
-Grabitazio unibertsalaren konstantearen, G, balio izugarri txikia denez, erakarpen-indarra hautemanezina da, bi masetako bat ikaragarri handia izan ezean.
EREMUA ETA EREMU INTENTSITATEAREN KONTZEPTUAK
Eremua: espazioaren benetako edo irudizko perturbazioa da, eta puntu bakoitzari magnitude baten balioa esleituz zehatz daiteke. 
Indar eremuak: espazioko eskualde batean indar-eremu bat dago, baldin eta eskualde horretan probako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu. 
Eremu grabitatorioa: Gorputz batek, masa duelako, bere bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu grabitatorioa deritzo. Espazioko eskualde horretan kokatutako beste edozein masak elkarrekintza du eremuarekin eta indar grabitatorioa jasaten du.
Espazioko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea (g), berriz, puntu horretan kokaturiko masa-unitetaeak jasango lukeen indarra da.
SI-n (N/kg).
Eremu grabitatorioaren balioa (g) den puntuan m masak jasaten duen indarra, honako hau da: 
-MASA PUNTUAL EDO ESFERIKO BATEK ERATUTAKO EREMUA
Masa puntual baten eremu grabitatorioak honako propietate hauek ditu:
-Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da. Eremu grabitatorioa eremu zentrala da.
-(g) bektorea beti da eremua sortzen duen partikularanzkoa. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.

Entradas relacionadas: