Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsas Hondoa eta Lehorra
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 17,22 KB
Kostaldeko Erliebearen Formak
- Itsasadarra: Lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia da. Gehienetan itxura luzatua du, itsasoak hartua duen ibai-ibilguaren azken tartea baita. Itsasoko adarrak glaziar baten kokaleku izandakoa hartzen duenean, fjorda esaten zaio.
- Lurmuturra: Itsasoan itsasartzea baino gehiago barneratzen den lur zatia da.
- Penintsula: Alde batetik izan ezik, urez inguratutako lurraldea da. Gainerako lurraldeari istmo izeneko lur parte estu batez lotuta egoten da.
- Irla: Alde guztietatik urez inguratutako lur zatia da. Elkarren artean hurbil dauden eta zerikusia duten irla multzoari artxipielagoa deritzo.
- Golkoa: Lurrean barneratzen den itsaso zati zabala da; gehienetan, itxura biribildua izaten du. Badia golkoaren antzekoa da, baina txikiagoa.
Itsas Hondoaren Erliebea
- Dortsal ozeanikoa: Ur azpiko mendi-kate zabal-zabala da.
- Ozeano-fosa: Itsaspeko sakonune luze, estu eta oso sakona da. Askok 6.000 metroko sakonera izaten dute, eta batzuk 11.000 metrora iristen dira.
- Itsas hondo abisala: Itsaso eta ozeano azpiko alderik sakonean dagoen lurralde laua da; 3.000 eta 7.000 metro arteko sakonera du.
- Plataforma kontinentala: Arian-arian 400 metroraino beheratzen den itsas azpiko eremua da. Batzuek luze-zabalera txikia dute eta beste batzuek, aldiz, kilometroak hartzen dituzte. Kontinenteen segida da itsas azpian.
- Kontinente-ezponda: Kontinenteen artean, plataforma kontinentalaren eta itsas hondo abisalen artean dagoen eremu maldatsua da.
Lehorreko Erliebearen Formak
- Mendia: Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia da. Elkarrekin loturiko mendien multzo handiari mendikate deritzo.
- Sakonunea edo arroa: Ingurukoa baino beherago dagoen eremu handi edo txiki sakona da. Zenbaitetan, ibai batek eta ibaiadarrek eragindako higadurak sortu du; beste zenbaitetan, aldiz, faila bat hondoratzearen ondorioa izan daiteke.
- Harana: Erliebearen sakonune mota bat da, gehienetan itxura luzexka duena. Bi mota nagusi daude: ibai-haranak (ibai batek sortuak, V itxurakoak) eta glaziar-haranak (glaziar batek irekiak, U itxurakoak).
- Goi-lautada edo meseta: Gorabehera gutxiko lur hedadura da, altueran kokatua dagoena.
- Lautada: Eremu laua, gorabehera gutxikoa eta zabal-zabala da.


