Zer da erlijioa? Definizioa, zentzua eta gizarte-eragina
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
1. Zer da erlijioa?
Gizakiak bere gainetik dagoen goi-errealitatea aitortu eta bere borondatez goi-errealitate horri ematea oinarri duen giza errealitatea da. Goi-errealitate horrekiko harremanak bere bizitzari zentzua emango diola sinestea da funtsa.
2. Erlijioa eta bizitzaren zentzua
Erlijioen arteko desberdintasunak nabariak diren arren, guztiek bizitzarako azken zentzua aurkitu eta eskaini nahi izaten dute. Zentzua terminoaren hiru adieretako edozeinetatik uler daiteke; bizitzaren balioaren aldeko apustuak direla esan daiteke.
3. Erlijioa: Birlotura
Xabier Zubiri filosofo gipuzkoarraren ustez, erlijioaren interpretazio etimologikoak oinarrizko ezaugarriak argitzen ditu. Erlijioa latinezko religare hitzetik dator (birlotu, elkartu, uztartu...). Erlijio-esperientziaren ezaugarri bereizgarria hau da: gizakia gauzei eta munduari lotuta dago, baita jainkoari ere. Bizitzea, funtsean, birlotuta egotea dela ohartzen gara gizakiok.
4. Erlijioa harreman gisa
Gizakiaren eta gorengo errealitate baten arteko harremana ere bada erlijioa. Gorengo errealitate hori jainkotiarra da. Errealitate jainkotiarra sakratua da, gizakiengandik eta mundutik bereizita dago eta desberdina da. Bi dimentsio ditu:
- Elkar aurkitzea: Jainkotasuna bidera irteten zaio gizakiari bizitzan, hainbat modutan, zentzu gisa, fenomeno edo gertakari jakin batzuen bidez.
- Erantzuna: Jainkotasuna aurkitu ondoren, gizakiak bere bizitza aldatu nahi izaten du.
Erlijio gehienek elementu hauek dituzte: doktrina, errituak eta erakundeak.
5. Erlijioak askotariko gizartean
Erlijioak bizimoduak dira, munduari buruzko ikuspegiak; orientatu eta salbamena eskaintzen digute. Hemen eta orain hasten den zorion eta salbazio promesak dira. Erlijioaren ekarpen nagusia zentzu transzendentea eskaintzea da. Eskaintzak dira; ez digute nahitaez onartu behar, baina denoi egiten digute onartzeko gonbita.
Mundu-etikaren deklarazioa
Munduko Erlijioen Parlamentuak deklarazio hori egin zuen 1993an, Chicagon, gizaki guztien arteko lankidetza eta tolerantzia prozesua hasteko asmoz, sinesmenak sinesmen. Ondoriorik garrantzitsuena: mundu-ordena berria lortzeko, sinesdunek oinarri komun batzuk onartu zituzten. Etika horren funtsa da gizaki orok tratu duina jaso behar duela, urrezko arauaren arabera: «Egin besteei zeuri egitea nahi duzuna».