Errealismoa: XIX. mendeko artearen iraultza soziala

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,73 KB

Errealismoa: kontzeptua eta testuingurua

Pintura errealista eta bere ikuspegi naturista eta zuzena XIX. mendearen bigarren herenean abiatu zen Frantzian, Gustave Courbet eta Jean-François Millet artisten eskutik. Erromantizismoaren idealizazioaren ordez, errealitate zehatzaren aldeko joera nagusitu zen.

Errealismoaren sorrera eta testuinguru soziala

Errealismoak errotik jo zuen erromantizismoaren kontra. 1848ko iraultzaren ondoren, baldintzak aldatu egin ziren: burgesia kontserbadorea sendotu zen boterean eta proletalgoa agertu zen. Pintore errealistek gizarte-egoera hori salatu eta zapalkuntza agerian utzi nahi izan zuten.

Ezaugarri nagusiak

  • Konpromiso soziala: Gizarte-maila apalenekiko konpromiso politikoa.
  • Objektibotasuna: Idealismorik eta subjektibotasunik gabeko irudikapena.
  • Gai desatseginak: Ordura arte irudikagarritzat jotzen ez zirenak margotzea.
  • Teknika: Koloreak eta trazu solteak erabiltzea.

Gustave Courbet: Errealismoaren aitzindaria

Courbet da errealista izena hobekien dagokion pintorea. Aurrean azaltzen zitzaion gizartea modu naturalistan aurkeztu zuen, idealizazio oro bazter utzirik. Bere margolan ezagunenak hauek dira:

  • Ehorzketa Ornansen
  • Margolariaren estudioa
  • Harginak

Jean-François Millet: Nekazarien mundua

Millet-ek, Courbeten jarrera kritikoaren aurrean, nekazarien bizitzaren alde lirikoena erakutsi zuen. Naturarekiko maitasuna adieraziz, nekazariak jarrera lasaian eta etsian irudikatu zituen, lurrari loturik, honen lur-koloreen parte izango balira bezala.

Entradas relacionadas: