Erregenerazionismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Sarrera. Testu publikoa dugu, edukiera politikoa duen literatura saiakera. XX. Mendeko hasieran Joaquin Costa idatzi zuen.Zuzenbiden doktore, Abokatu eta notario, arlo askotan aritu zen eta, beraz, idazle, Politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria izan zen, eta Erregenerazionismoa izeneko XIX. Mendeko mugimendu intelektualaren Burua.

Bere helburua Canovasek antolatutako Berrezarkuntza sistema birsortzea izan zen. Horretarako, hauteskunde praktikei buruzko kritika Zorrotza egiten du, Errestaurazioaren sistema politikoa arbuiatzeko eta Salatzeko xedearekin, baina beti barneko erreforma baten bidez.

GARAPENA:Costak berak argi eta garbi deskribatzen du sistema Politikoaren antolaketa eta iruzurra. Horretan bi maila daude: goiko aldetik Txandakatze sistema jarraitzen duten alderdi monarkikoen buruzagiak edo “oligarkak” eta behean lurralde bati atxikitutako “kazikea”.

Bi horien artean estatuaren Antolamendua tartekatzen da, probintzia bakoitzaren gobernadorearen bidez. Gobernadoreak bi funtzio ditu: oligarken eta kazikeen arteko komunikazioa Burutzea; eta bi horien nahiak betetzeko tresna izatea herritarren gainetik.

Estatua, oligarka eta kazike Hauen zerbitzupean dago, bere egitura leku guztietan inposatzeko eta horren Bidez zergak kobratzeko. Horretarako ministeritzen delegazioak.

Teorian demokratikoa Izan beharko zen monarkia parlamentarioa usteldua da, hauteskundeak faltsuak Direlako. Sistema hau ez da Naturala Costaren iritziz, zerbait artifiziala baizik, minbizia ezango genuke Gaur egunean. Eta, beraz, modu kirurgikoan kendu beharko zen zerbait, nazioaren Onerako.

KONKLUZIOA: Costaren jarrera politikoa erregenerazionismoa iritzi Korrontearena da. Berak Espainiarekiko mina sentitzen du eta birsortu nahi du. Min hori azaleratu egiten da espainiar inperioko azken koloniak galtzearekin Batera. Costaren ustez,  birsortze horretan bi giza talde izan behar Dira protagonistak: 1) errestaurazio sistematik kanpoko gutxiengo aditua ; 2)  herritar gehiengoaren mobilizazioa, alderdi Politikoen barruan ez zeuden herritarrak. Baina hauekin Batera herritarrek aukeratu beharko lukete Estatuaren presidentea (“dictador-cirujano de hierro”), goitik egiteko birsortzea edo iraultza, eta Beraz, klase politikoarekin mozteko erabat: beraz, garai hartako boterean Zegoen klase politiko osoaren jubilazioa eskatzen zuen.

Costak Alderdi politiko berria bultzatuko zuen “Unión Nacional” baina barne Antolakuntza eta botere banaketa desegokiagatik utzi zuen eta Union Republicanaren diputatu aukeratua izango zen.

Bere testamentu politikoan utzi zuen programa Erabat modernoa da: estatu  aurrekontua Arlo batzuetan erabiltzea azpiegituren hobekuntza; landa Munduko erreforma; lan munduko legedi berria; botere judizial berria; zerbitzuen Munizipalizazioa; Hiritarren eskubideen garapena. Costak zenbait erreforma proposatzen ditu landa munduan, Irakaskuntzan, instituzioetan eta azpiegituretan.

Edozelan ere, Costak ez zuen inolako arrakastarik izan barnetik Errestaurazio Sistema birsortzeko. Baina porrota ez da bakarrik berea, boterean zegoen goi Burgesiarena baizik. Porrot horren ondorio zuzena diktadura militarra izango Da. Gezurra badirudi ere horretan Primo de Rivera diktadoreak babestutako Erregimenak ere egingo du porrot eta azkenik benetako demokrazia bati ateak Zabal zitzaizkion 1931ean: II Errepublika.

Entradas relacionadas: