Errenazimentuko Arkitektura eta Eskultura: Ezaugarriak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Arkitektura Errenazentista
Antzinateko forma arkitektonikoak berreskuratu ziren, arkitektura klasikoaren printzipio eta eskema jakinak jarraituz:
- Ordena arkitektonikoetan oinarritutako diseinua.
- Elementu klasikoen berreskurapena: zutabea, taulamendua, frontoia, arkua, pilarea, atea eta leihoa.
- Giza arrazoian eta Antzinateko ereduen prestigioan oinarritutako espazioen antolaketa.
Arkitektura kalkulu arrazionalerako eta apaindura zibilerako tresna bihurtu zen.
Garaiak eta Ordezkariak
- Quattrocentoa (Florentzia): Brunelleschi (Santa Maria del Fiore katedraleko kupula, Inuzenteen ospitalea).
- Cinquecentoa: Bramante (San Pietro in Montorio, Belvedereko eskailera) eta Michelangelo (Biblioteca Laurenzianako eskailera, San Pedro basilikako kupula).
- Espainia: Platereskoa eta Errenazimendu garbia (Lorenzo Vazquez, Pedro Machuca - Carlos V.aren Jauregia); Estilo Herreratarra (Juan Bautista de Toledo, Juan de Herrera - El Escorial).
- Euskal Herria: Euskal gotikoa (Oñatiko Unibertsitatea, San Telmo komentua).
Eskultura Errenazentista
Eskulturaren ezaugarri nagusiak Antzinate klasikoaren berreskurapena eta perspektibaren aplikazioa dira.
- Naturalismoa: Irudiak errealismoz irudikatzea da eskultorearen kezka nagusia.
- Teknika: Biluziak, arropen azterketa eta anatomiaren lanketa funtsezkoak dira.
- Perspektiba: Sakontasuna adierazteko stiacciato teknika erabiltzen da.
- Motak: Mukulu borobila (irudi bakarra edo multzoa, zaldizkoa, etzana) eta erliebea.
- Materialak: Marmola (nagusia) eta brontzea.
- Gaiak: Giza gorputza, haur eta gaztetxoen eskulturak, zaldizko estatuak eta bustoak (errealismoa eta indibidualtasuna).
Garaiak eta Ordezkariak
- Quattrocentoa (Florentzia): Ghiberti (Paradisuko ateak), Donatello (San Jurgi, David), Verrocchio (Condottiero), Pollaiuolo (Herkules eta Anteo).
- Cinquecentoa: Cellini, Michelangelo (David, Pieta).
- Espainia: Diego de Siloe, Alonso Berruguete, Juan de Juni.
- Euskal Herria: Joanes Antxieta (San Pedro elizako erretaula).