Errepublikaren Lehen Urteak Espainian: Erregimen Aldaketa eta Erreforma Politikoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,47 KB

1. Erregimen aldaketa

Errepublikanoek hirietan hauteskundeak irabazi ostean, monarkiak behera egin zuen. Erregimen aldaketa, odolik isuri gabe, 1931ko apirilaren 14an hiri buru batzuetan errepublika aldarrikatu zen, udal hauteskundeen emaitza monarkiaren aurkako adierazpena izan zelako. Alfonso XIII.a erbestera joan zen.

Behin-behineko gobernuaren zereginak

Behin-behineko gobernuan, buru Niceto Alcalá-Zamora kontserbadorea zen; errepublikano eta sozialisten ordezkariak zeuden (Donostiako itunekoak). Estatua aldatzen hasi zen buru belarri.

Espainiar askoren ustez aldaketa beharrezkoa zen: horregatik, Berrezarpeneko jauntxoen Espainia behin betiko baztertuko zuen erregimena pozik hartu zuten.

Anarkistek errepublika gogo onez hartu zuten, nahiz eta burgesa zela pentsatu; erregimen libertario baten alde borrokatzeko prestatu ziren.

Elizaren jarrera

Gotzainek, tentuz, fededunei berriei errespetua izan behar zitzaiela esan zieten. Bareak gutxi iraun zuen. Gobernuaren antiklerikalismoak Espainiako biztanleengan eragina izan zuen, sentipen hori aspaldikoa baitzen. Biztanleak elizaren kontrako ekintzak egiten hasi zirenean, Errepublikako agintariek ezin izan zuten egoera kontrolatu, eta behin-behineko gobernuak kolpe gogorra jaso zuen.

Gorte konstituziogileak

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak ekainaren 28an egin ziren; inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte. Errepublikanoen eta sozialisten arteko batasunak gehiengoa lortu zuen ia probintzia guztietan, EHn izan ezik, non nazionalistek eta tradizionalistek irabazi zuten. Beraz, Kongresuan ezkerreko joera nabarmena izan zen.

Konstituzio errepublikanoa

Lehen lana konstituzioa idaztea izan zen:

  1. Estatuaren segurtasunerako arriskutsutzat zituzten ordena erlijiosoak desegin eta kleroaren aurrekontuak bertan behera utzi.
  2. Estatu akonfesionala.
  3. Norbanako eskubideen aldarrikapenaren ondoan eskubide nazionalak ere aldarrikatu.
  4. Estatu demokratiko eta laikoa.
  5. Ganbara bakarra.
  6. Sufragio unibertsala: emakumeek ere.
  7. Interes publikoa jabego eskubidearen gainetik; beraz, jabetza kentzea posible.
  8. Estatu zentral indartsua ezarri.
  9. Lurralde bakoitzeko arazoak konpontzeko bidea eman, autonomia estatutuen bidez (eskatzen zuten lurraldeentzat).

Testu konstituzionala onartu eta hurrengo egunean, Kongresuak Alcalá-Zamora Errepublikako presidente eta Manuel Azaña gobernuburu aukeratu zuen. Erdiko-ezkerreko gobernua.

2. Bi urteko bolxebikea

Hezkuntzaren berrikuntza

Espainiar atzerapena hezkuntza-sistema egoki baten bidez gainditu zitekeela pentsatuz, Azañaren gobernuak metodo eta irakasle erlijiosoen ordez hezkuntza aurrerakoia jarri nahi izan zuen.

Errepublikak gogor egin zuen lan, ez denborarik ez diru falta zirelako, eta Eliza hezkuntza-monopolioa suntsitzen saiatu zen. Hainbat mila eskola berri eraiki ziren, hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta mistoa bihurtu zen, maisu-maistra kontratatu eta soldatak igo ziren, eta ikasketa-planak berrformatu ziren.

Berrikuntza militarra

Armada erabat berritu behar zen: buruzagi asko zeuden, soldaduek prestakuntza eskasa zuten, materiala oso zaharra zen. Gobernuaren erabakietako bat izan zen ofizial askori, soldata murriztu gabe, denbora baino lehen erretiratzea proposatzea, eta errepublikarekiko leialtasuna zin egin behar izatea ofizialek.

Erdiek onartu zuten eta ofizial kopurua nabarmen murriztu zen. Zaragozako akademia nagusia itxi zen. Armadako sektore asko haserretu ziren, militarrek aginte eta entzutetsuko ezkutuko aliantzak zituztelako.

Errepublikak ez zuen ausartu Guardia Zibila desegitera, baina ordena publikoan zuen hegemonia aldatu zuen. Erasorako guardia eratu zen, irakasle polizia legez trebatua.

Nekazaritzaren berrikuntza

Errepublikanoen itxaropena nekazaritzaren berrikuntza izan zen lehen helburua. Extremadurako eta Andaluziako latifundio zabalak arazo larria ziren, gosea zuten nekazariek eta zapaldutako jornalariek konponbidea zain zuten.

Lur handiak lurrik gabeko nekazarien artean banatzeko legea onartzea beharrezkoa zen. Ez zen soilik egitura goitik behera aldatzea, egiturak eraberritzea baizik.

Lur jabe handiek eta eskuineko eta erdiko alderdiek aurre egin zioten berrikuntzari. Nekazaritza berrikuntzaren oinarrien legea onartu zen: Espainiako handien lurrak, kalte-ordainik gabe eta txarto landuak edo lantzen ez zirenak, kalte-ordainarekin nekazarien artean banatu. 14 probintziatarako bakarrik eta jabetza kentzea onartu zen kalte-ordain baten truke. Erreformak ez zuen erantzun 1.000 nekazari baino gehiagoren eskaerei. Burokrazia zela eta, jabetza kentzea geldoa izan zen eta lurren jabeek aurre egin zioten; legea indarrean egon zen bi urtetan, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Lan arloko legeak

Langileen eskubideetan aurrerapenak eman ziren:

  • Gutxieneko soldatak.
  • 8 orduko lanaldia.
  • Epaimahai mistoak: enpresaburuek eta langileek osatuak, eskumen handia zuten lan arloan.
  • Nekazariei lotutakoak: lur alokairu-kontratuak luzatu, jornalariek langabezia zuten tokietan, derrigor landu behar izatea.

Autonomia estatutuak

1932ko irailaren 9an Azañak Kataluniako estatutua onartzea lortu zuen, denbora asko Kongresuan bueltaka ibili eta gero. Gortek eman zioten estatutua.

Euskal abertzaletasunaren barruan bakarrik gertatu zen espiritu autonomista. Sozialistentzat eta errepublikanoentzat, autonomia estatutua bigarren mailako gaia zen. Euskal eskuinak (karlistek) errejimenari sabotajea egiteko erabili zuten.

Egoera ekonomikoa

Europako beste herrialdeekin alderatuta Espainiak atzerapen ekonomikoa zuenez, gehiago kostatu zitzaion 1929ko krisi amerikarra gainditzea. Ostatuek gainbehera handia izan zuten eta langabezia gora egiten hasi zen.

Gizarte gatazkak

Arazo handienetakoa: berrikuntza asmoen aurrean iraultza-sukarra aurkitu zuen. Greba politikoek langileen itxaropen-galera eta berrikuntzen aurrean ugazabaren zorroztasuna zirela eta, pilatutako tentsioa agertuz joan eta gatazkak gora egin zuten. Sindikatu anarkistak:

  • Zuzenean parte hartzea eta iraultza sozialaren egitarauarekin bat egitea.
  • Lehen egunetik ulertu zuten euren helburuak ezin zirela lortu errepublika burgesaren legezkotasunaren barruan.
  • Hainbat greba egin.
  • Lurrak hartu CNTren izenean.

Kale-istiluen eraginez, Azañak eta bere gobernuak onura eta agintea galdu zituzten. Errepublikaren aurka mesfidantza handia sortu zen. Eskuinak greba-ekintzak lotsagarri jo zituen eta Kongresuan gogor egin zioten. Ezkerreko langileak gero eta haserreago zeuden eta errepublikarekiko mesfidantza handiagoa. Erradikalizatu egin ziren; langileak miseria gorrian bizi ziren (CNT, UGT).

Eskuina antolatu

Gobernu errepublikano-sozialistaren gainbehera ezin izan zuen inork gelditu. Eskuin katolikoek errepublikaren antiklerikalismoa erabili zuten eta hainbat gizarte-taldetako jendea bildu zuten mugimendu indartsu batean.

Helburua: legearen barruan gerra eginez, Azañaren gobernuaren norabidea aldatzea. Mugimendu katolikotik CEDA sortu zen 1933an: Eskuin Autonomoen Konfederazio Espainiarra. Konstituzio errepublikanoa aldatu nahi zuten, batez ere erlijio eta hezkuntza arloetan.

CEDA:

  • Talde heterogeneoa: kristau demokratak; apurka faxismoak erakarri zituen eskuin muturreko gizonak.
  • Katolizismoa.
  • Jabetza pribatua.
  • Zentralismoa.

Faxismo espainiarra

CEDA baino eskuinagoak ziren beste talde batzuk. Ultramonarkikoak Gil Robles buruzagiarengandik (CEDAren burua) bereizi eta berrikuntza espainiarra eratu zuten.

  • Espainiaren arazoa legez kanpoko bidetik bakarrik konpon zitekeela uste zuten.
  • Karlismoa mugimendu nazionalista ultraeskuindarra bihurtu zen: Komunio Tradizionalista.
  • Errepublikaren aurkako estrategia garatzeko prest agertu ziren.
  • Erdiko klaseko ikasleen artean talde faxista berriak sortu ziren: Falange Espainiarra, buruzagia José Antonio Primo de Rivera.
  • Errepublikaren aurkakoa.
  • “Ukabiaren eta pistolaren dialektikarekin” bat egiten zuen nazionalismo espainiarraren aldeko borroka batean.