Erretiro partziala: Baldintzak eta txanda-kontratuak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,61 KB
Erretiro partziala hartzeko baldintzak eta araudia
1. 205.1.a) artikuluan aipatutako adina betea duten eta erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea eskuratzeko betebeharrak betetzen dituzten langileek, haien lanaldia % 25 gutxienez eta % 75 gehienez murrizten badute, erretiro partziala hartu ahal izango dute aldi berean txanda-kontratu bat egin beharrik gabe.
Txanda-kontratuaren bidezko erretiro partziala
2. Baldin eta aldi berean txanda-kontratu bat egiten bada, lanaldi osoko langileek erretiro partziala hartu ahal izango dute betebehar hauek betetzen badituzte:
- A) Erretiro arrunteko adina baino, gehienez, 3 urte txikiagoa izatea.
- B) 33 urteko kotizazio-aldia frogatzea erretiro partzialaren egitate eragilearen egunean; horretarako, aparteko ordainketengatik dagokion zati proportzionala kontuan hartu gabe. Horren ondorioz, nahitaezko soldadutzaren edo ordezko gizarte-zerbitzuaren aldia bakarrik zenbatuko da, gehienez urtebete.
- C) Lanaldiaren murrizketa gutxienez % 25ekoa eta gehienez % 75ekoa izatea. Erretiro partziala 2 urte baino gehiago lehenago hartzen bada ohiko erretiro-adinari dagokionez, lehenengo urtean lanaldia % 20 eta % 33 artean murriztuko da.
- D) Enpresan gutxienez 6 urteko antzinatasuna frogatzea erretiro partzialeko dataren aurretik.
- E) Txanda hartzen duen langilearen eta erretiro partziala hartzen duenaren kotizazio-oinarriak bat etortzea.
- F) Erretiro partzialaren ondorioz ezartzen diren txanda-kontratuak mugagabeak eta lanaldi osokoak izango dira. Kontratu horiek erretiro partziala iraungi ondorengo 2 urteetan mantendu beharko dira gutxienez.
- G) Erretiro partziala jasotzen den aldian, C letrak aipatutako lanaldiaren murrizketari kalte egin gabe, langileak lanaldi osoan jarraitu izan balu legokiokeen kotizazio-oinarriagatik kotizatuko dute enpresa eta langileak.
Bateragarritasuna eta bestelako kasuak
3. Bi kasu horietan, erretiro partzialeko pentsioa eskuratzea bateragarria izango da lanaldi partzialeko lanpostu batekin.
4. Erretiro partzialaren araubide juridikoa erregelamenduz ezartzen dena izango da.
5. Kooperatibetako langile-bazkideek edo lan-bazkideek artikulu honetan araututako erretiro partziala hartu ahal izango dute.