Erromanikoko Artearen Ezaugarri Ikonografiko eta Arkitektonikoak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Ikonografia Erromanikoa

Jesus Gurutziltzatua

Bizantziar artean bezala, Jesus lau iltzetan gurutzatua agertzen da (oinak banaturik). Ez du minik adierazten eta gorputza zuzen eta tinko aurkezten du, besoak horizontalean dituela. Bi modutan agertzen da:

  • Maiestatean dagoen Kristo: Jainkotiarra, erregeen errege, tunika luze eta koroaz.
  • Kristo biluzik: Gizakia, tunika gerrikotik belaunetara duena.

Ama Birjina (Sedes Sapientiae)

Eserita, zuzen eta frontala da. Umea berarekin du, bedeinkatzeko keinua egiten ari dela, eta eskuan liburu bat edo munduaren esfera izan dezake. Ez dago komunikaziorik bien artean; biak erabat hieratikoak dira. Erromanikoko artistarentzat, Ama Birjina Theotokos da (Jainkoaz erditu zena), Salbatzailearen tronua.

Adibide Garrantzitsuak

  • Frantzian: Moissac-eko eliza, Conques-eko Santa Fe.
  • Galizian: Compostelako Santiago eliza.
  • Katalunian: Ripoll-eko eliza.
  • Gaztelan: Silos-eko klaustroa.

Tetramorfoa

Lau elementuz osatutako multzo baten irudikapen ikonografikoa da.

Eliza Erromanikoaren Arkitektura

Nabeak eta Egitura

  • Nabeak: Erdiko nabea (bat) eta nabe lateralak (bi edo lau); guztira hiru edo bost nabe. Erdiko nabea altuagoa da eta kanoi-gangaz estalita dago; alboetako nabeak baxuagoak dira eta ertz-gangez estaltzen dira.
  • Transeptua: Beso perpendikularra da.
  • Gurutzadura: Bi besoak gurutzatzen diren lekua da.

Burualdea eta Barnealdea

  • Absidea: Eraikinaren buruan dagoen zirkuluerdi formako egitura.
  • Girola edo deanbulatorioa: Absidea inguratzen duen pasabidea, erromesak gidatzen dituena.
  • Absidioloak: Kapera erradial semizirkularrak, santuen erlikiak gordetzen dituztenak.
  • Presbiterioa: Aldare nagusia eta korua kokatzen diren lekua.

Estalkiak eta Kanpoaldea

Gurutzadura estaltzeko bobeda egon daiteke:

  • Barrualdetik, bobeda petxinen eta tronpen gainean altxatzen da.
  • Kanpoaldetik ikusita, zinborioa (cimborrio) deitzen da.

Erdiko nabearen eta alboko nabeen artean arkuteriak daude, eta goiko aldean pasabidea ireki daiteke, tribuna deritzona. Fatxadan portada ageri da (sarrera nagusia), eskulturez dekoratua, eta kanpandorreak fatxada aldean kokatzen dira, alboko nabeen gainean.

Entradas relacionadas: