Erromantizismoa eta Sinbolismoa Euskal Literaturan

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Erromantizismoa

Zer da?

XVIII-XIX. mendeko literatura eta arte mugimendua da, Ilustrazioaren aurka sortua. Arrazoiaren ordez, honako hauek dira garrantzitsuak:

  • Sentimenduak
  • Intuizioa
  • Subjektibotasuna

Ezaugarriak

  1. Subjektibismoa: Poetak bere sentimenduak adierazten ditu (maitasuna, tristura, bakardadea, heriotza). “Ni-a” da gai nagusia.
  2. Natura: Paisaiak poetaren emozioak islatzen ditu.
  3. Askatasuna: Arauak eta molde klasikoak apurtzen dituzte.
  4. Iraganaren idealizazioa: Tradizioak, kondairak eta Erdi Aroa goraipatzen dituzte.
  5. Fantasia eta misterioa: Ametsak eta naturaz gaindiko elementuak gustuko dituzte.

Euskal Erromantizismoa

Ezaugarriak:

  • Mundu tradizionalaren idealizazioa.
  • Erlijioaren presentzia.
  • Foruen galeraren mina.
  • Euskal nortasunaren defentsa.
  • Baserria eta natura sinbolo nagusiak.

Helburua: Euskara eta euskal kultura defendatzea.

Sinbolismoa

Zer da?

XX. mendearen hasierako literatura mugimendua da. Errealismoa eta positibismoa baztertzen ditu, sentimenduak, misterioak eta barne mundua lehenetsiz.

Inspirazioa eta eraginak

  • Edgar Allan Poe
  • Charles Baudelaire

Euskal Herrian 1930eko hamarkadan indartu zen, batez ere Xabier Lizardi eta Esteban Urkiaga “Lauaxeta” egileekin.

Ezaugarriak

  1. Zeharkako adierazpidea: Sinboloak eta metaforak erabiltzen dira. Hitzek iradokizuna dute helburu; poeta “azti begia” da.
  2. Heriotzarekiko larridura: Nekadura, asperdura, hutsunea eta heriotzaren beldurra agertzen dira.
  3. Musikaltasuna: Poesiak musika bezala funtzionatzen du, erritmoa eta soinua erabiliz emozioak sortzeko.

Euskal Olerkigintza eta Testuingurua

Karlistaden ondorioz, foruak galdu, euskal nortasuna ahuldu eta euskara arriskuan egon zen. Horregatik, helburu nagusiak Euskal Herria indartzea, euskara sustatzea eta abertzaletasuna bultzatzea izan ziren.

Aitzol (1896–1936)

  • Apaiza eta euskaltzalea, 1927an Euskaltzaleak taldea sortu zuen.
  • Literaturaren kalitatea hobetu eta herriak ulertzeko poesia defendatu zuen.
  • Faxistek fusilatu zuten.

Xabier Lizardi (1896–1933)

Obrak: Biotz begietan, Umezurtz olerkiak.

  • Ezaugarriak: Sinbolismoa, lirismoa, laburtasuna, natura eta metaforak.

Lauaxeta (1905–1937)

Obrak: Bide barrijak, Arrats beran.

  • Ezaugarriak: Bizkaieraz idazten zuen, hizkera landua, adjetibazio aberatsa, sinestesiak eta poesia idealista.

Entradas relacionadas: